www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERRI BERRIAK (V)

 

La Voz de Navarra, 1932-IX-13

 

        Geiago pagatu bearra. Madrilletik berri txarrak eldu zaizkigu. Azañak, gobernuko buruzagia berak, periodikeru bati esan dio Naparrak guti pagatzen duelako geiago pagatu-bearra dagola. Ta orai zeri lotuko gara? Gobernuaren kontra gogor egitekoari? Ikusiko. Aulak ditugu oraiko gizonak gauzak aurrera eramateko. Induria balego, emen, gauzak aterako ziren estatutoaren aldez. Ta orra or nola gauden erreka-joak. Jaunak ez baditu Naparrako zerak bide onera ekartzen, gureak egin du.

        —Zaude, gizona, kopetillun agertzen zitzaigu gaurko ontan. Ez orrenbeste. Naparrak badaki ateratzen poltsa zirikatzen zaionetan. Orai ere aterako da. Uste duzu zuk ola geldituko garala, gobernuak agindua bete-bearrak maltso-maltso? Ez balinba!... Lenago ere gilika egin ziguten sakelean ta jauzi batez bota ginuen gobernua, gu pakean utzita.

        —Egia da, egi garratza ordean naparrak mugitu direla tin-tin egiten dieztelarik sakelean. Baña ogendune ez dugu erria, erriko zuzentzaleak edo obeki errateko, zeiartzaleak baño. Tzarreneko izan ditugu aspaldi ontan buruzagiak. Oraikoak ere ezin makurragokoak ditugu. Orrengatik gaude zalantzan gauzak nola aterako diren emen Naparran, gogor egiten badigute Madrilletik. Badakizute artzaia zaututa, barreiatzen direla ardiak. Orreri gaude grina gu, Naparrako ardi gaxuok ez ote diren sakabanatuko, ez beita artzainik emen.

        —Ez etsitu ordean, istripua dagolarik urbil, erriak baarak egingo du zer bear duen zera. Egun artan naparrak ez dire mugituko sakela atzimurkatu-ondoko. Jaliko dire bipil, gogoan autemanen beitute olde zakarra. Batzu asiak ditugu biotz eta buru-indar au nabaitzen. Ta oken artean baidira, bai, artzaiak, propiak alare.

 

aurrekoa hurrengoa