www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERRI BERRIAK (II)

 

La Voz de Navarra, 1932-VIII-19

 

        Abertzale-jaiak

        Igandeak oro beteak dire gaurgero emendik udazkena bitartean. Eldu den igandean, Lizarran izanen da Emakume-Abertzale-Batzaren askundea. Izlari gorenak mintzatuko dire, emengo ta Agirre aldun edo diputadu jauna ere bai. Su ta gar omen dabiltza alde artako abertzaleak gauzak andizki ospatzeko ta ozte gaitza elduko omen da inguruetarik baita Naparra barnetik ere bai. Urrengo jaiak izanen omen dire Ilunberri ta Uarte-Arakilen. Lizarrara nai duenak eman beza izena Euzko-Etxean larunbata baño len.

 

        Omengarri zinez

        Lengo egunean izperringi onek zekarren nola Baionako apezgai-etxetan (seminariotan) euzkel-mintzoa ta euzko-edestia irakasten den. Oraiko ontan jakin dugu ango Gotzain-Deia-n berri ematen dela aba Landheren iztegiarena, sarri agertzeko dena Parisen. Leia dago nabari jauregi artan euzko-gauzetako. Ola nai ginuke guk ikusi Euzkadi guzian. Badakizute nola Baionako apezpikuak edo gotzainak euzkeraz egiten dituen bere menpeko euzkeldunendako gutunak edo kartak. Ta beti sustatu ditu ta bizkortu apezpiku begiko arek euzkeraren aldeko ekinak.

 

        Abertzaleak dabiltz prantziko iparraldean

        Bretaña da erri bat aitzin-aitzina lehendanik ere eskubide berezia duena. Prantzin menpe dago orai. Bañan aspaldi ontan esnatzen ari dire ta grinatzen ango erritarrak ea nola dauden besteren mendean. Ta badire an ere abertzale porrokatuak. Lengo egunean jaia zuten Bretaniaren Prantziriko eraskuna edo atxikipena ospatzeko. Jende pikuak ziren joanak, altsein-burua ere bai. Bañan egun berean, beste iri batean, jauzarazi zuten monumento bat, Bretaniaren menderatzea ospatzeko eraikia 25en urte ditu. Abertzale gazteak omen dire ok, jauzarazle ok.

 

        Matxinadain ondarrak Españin

        Bahituak izan dire jende-mordoskak bazterretan ta espe altxatuak. Suteak izan dire, erre direlarik etxandi, jauregi ta eliz zenbeit. Orai pakea omen dabil.

 

aurrekoa hurrengoa