www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

GERTU GAITEN

 

Amayur, CXXV, 1933-X-13

 

        So egin zagun España aldera une batez bederik. Zer dakusgu? Ondamen bidea, gauzak gero ta makurrago. Txotxoluak begitandu ziren erkala edo errepublika etorrita, gauzak zuzenduko zuela. Olakoek erregetzaren gain ematen zituzten istripuak oro, erregea kasa ta ongiak porrilloan jautsi, asten zuten gauza bera. Guri beintzat eziguten zipitza sartu, badakigu-ta errege-merrege, bakal edo erkal, gauzak ondora-bearrak direla Españan. Onen lurrak bestearen meneko ageriko balira egunen batez, ez ginezke larri txundituko. Tzarra zen, eiki, bakal ura, lengo bakala, bañan oraiko erkalak eskintzan digun tailua ez da obea. Beren bidean doatzi gertakiak. Españak bat eta bakarra izateko ez esku, ez era, ez menik ere ez dauka ta inoiz-inungo ahalak ez ditu kokatuko, jaurbide batez, Península Ibérica-n diren erriak. Okek berebiziko dute izakera, elkarretik lekora-naiak, burua, azke ta loka, ikusteko gose. Banaka-gura diardukate ta ez dira baratuko buru-jabegoa ukan arte. Erregea ta erkala, Españako goraberek, zer guri? Txuri zagun auzi au gure aldetik, bizkarrak uzkurtuz Españako gauzeri.

        Egia da ixuri ginela errepublika aldera, onen etorreran. Bañan areago da egia erkal-aldera ekarri ginduzan leiak gure jareigora buruz egiten zuela apara. Nai ginuen erkaleko gizonak esan izan zizaguten: «Euzkotarroik, eman zazute gugan ustantza. Badakigu, zerebizikoak zeratela-ta, azkatasuna bearra duzutela bizi al izateko zuen izakeraren barne. Erregiek fueroez bagetu zinduzten, zuek oin maitetsi lege zarrez, ona nola guk biurtzen dizkizuegun. Izan zaitez libre orai ta beti». Onako erasanari ginauden begira euzkotar adidunek, ustez ta Españak oraiko ontan buruz aldatuko zuela gurekiko, lehen baño bestera jokatuko zuelakoan. Ez noski gure eskubideari begira, ez eta ere gurea biurtzeagatik bere baitaz, bai ordean beste biderik ez beitu berak, iraun al izateko. Esan zagun goraki: auxe ala erreka. Aukerarik ez.

        Orra, irakurle on orrek, bide bi baldin badituzu toki batera-bearrak ta bata trabatzu agertzen bazazu, nola apainduko zera? Bertzea autatuz, zalantzik ez. Auxe zen, ba, Españako zoria, errepublikaren elduieran. Zintzo jokatzekotan bederik, bear zuen gure ta beste errien eskubidea ezautu. Ezuen besterako aukerarik, errekara-bidea beitzen beste erkingua. Ez al zuen Azañak berak errana errepublika ondoratuko zela autonomia delako zera garbitzen ez bazuen igartzen? Igarri al du?

        Ez eiki. Seta itxu batek artuak dira erkaleko morroiak eta erreka-jotzeko einean dute emanik. Or dabiltza itxu-makilka, Iruxok esanik. Laterriko txalupea, ur eginez pitze guzietarik. Eroak ginezke, beraz, gu narraztuak izatera utzita, arek dabillen turunbillora ondora bitez ariek ere, zañak ola badie. Guk ez diegu lagun-eginen, euzkotarrak betikoak izan eta ez dugulakotz nai, ez Españarekin ez inungo erriarekin. Amil bitez ariek beren erabe ta ezazolkerian, guk beintzat ez dugu amiltze onen grinarik artuko. Bereziak geralakotz, alde nai dugu Españatik al bezain laister bañan kidekoak baginen ere, alde galdatuko ginuke ere bai. Deramaten zirzilerian ito baño len. Bizmena dugu sendo euzkotarrek eta biziaren gose gaude. Bestiak euzkok badiren ere, ondora ala ez, ez digu oraiko ontan kezkarik pitin ere. Erkalak ez du asmatu bere bidean. Bakalaren gisa berean, zeiartua da elburutik eta ondamendian abiatua dugu. Ez balditu beraz esaten badugu Españan daudela kordokan bakala eta erkela eta bestelako ahalak, Españak berak egin beitu karrak. Altxa gaiten euzkotarrok, bat eginda, urrana beitugu ixtorioko ordu larri bat, andia izan deikena, egiten badakigu guk. Zertxobait españarrek emana baligute, agian puska batekin asetuko ginduzten, oraikotz bederik. Adimenik ez beitu españarrak, utzia du, ustegabe, ordu au on dadin. Au elduta, azkeneraño ekinen dugu oldartean. Morroitzaroan, autonomian amets. Izkirutean, bañan, lore gorriak lilitzen duten aroan, gogoak galda geiago, azkatasuna.

        Gogo bat egin zagun euzkotarrek orok, bear dugu, ba, banakoa aldera utzi. Etxea ondatzer dagonean, aurrideak biltzen dira subazter gozora. Ona nola galdatzen gitun ordu eder ontan subazterreko leiak. Etxea, euzkaldunen etxea ta onen aldeko maitasuna izan dugu mende guzietako etsaien azpigarria. Izan dadila leia au oraiko ontan ere indarra ta iraumena. Eskualdun egon giten bethi-eskualdunak.

 

aurrekoa hurrengoa