www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ASTEKO BERRIAK (V)

 

Amayur, XL, 1932-II-27

 

        JEL-batzarrak ausar

        Lau izanak ditugu azken igandean, oro ozte ta sutzu. Zangotze, Olexua, Zirauki ta Lekunberrin, au, geienik, euzkera garbian. Mutilak ditugu gero Egibar ta Tolosa, gauzak propiki esaten. Agertuko diren toki gustietan, jendea berenduko dute. Ok asiz geroz, entzuleak zituzten so ta so. Beren itzelarik zintzilika. Txalotuak izan ziren biziki ta arien solasain gose zagon jendea. Ez da erreza esatea zelako ongia ekarri duen Lekunberrira gure aberkide maite orien euzkel-itzak, euzkera beitago erri ontan ein larrian. Gipuzkoarren alak ta gure iardun iraunkorrak zuzpertu dezakete bañan laster egiten badugu. Ortako lengo igandekoa bezala egin bear dugu batzar zenbeit ta ola geldaziko dugu euzkera maitearen ondamena erri ontan. Bestalde, lana dugu bearra ere bai, Larraungo ibarrean. Badakizue nola lerratu ziren ango udalekoak Naparroako araudiaren aldera onek esan nai du abertzaletasunik dui-duie dabiltzala bazter ariek. JEL den tokietan, lehen susmoa dugu beti euzkotasuna ez du biotzean tinki atxikia. Ez dakit norek garreiatu zituen larraundarrak oin bide txarrera ta ustea dugu onez geroz damutu zaiotela. Beti ere, ibili erne emendik aurrera, esku azpiko joko ortara ez erortzeko berriz ere.

 

        Aberriaren eguna Bizkaian

        Egun ederra prestatzen ari dira Bizkaian. Aberriaren eguna deritzaikena. Lengo egunean zekarren Euzkadi-k orren berria pozaren pozaz jauzi egiteko ainako. Bilbon inguruko mendi-kaskoetan suak piztuko dira, su berri-berriak ordean, berpizkunde-su ederrak. Berpizkundea izanen da egun ortan bañan gure gogoen berpizkundea izanen da ere bai. Josu Kisto berbizi agertuko zaigun egun zoragarri ortan. Aberriaren iduria ere bai agertuko zaigu berpizturik, amesgarrizko gisatan. Mendigain arietarik ozenduko du irrintzi zoliak, urrungo bazterretara edatuko dena. Ta Bilbok bere erantzun suarra emanen du, turuta garraziak direla garri. Biaramonean, aiziek su berrien durduriak eta turuten ahotsa deramatzateke bazterretan barna. Bilbok eta bilbotarrik bat, bertan bilduko diren euzkotarrak oparia eginen diote aberriari, opari bizia alare, opari iltzerainokoa. Ta gerotxuago, jendiak ikusiko dituzte lerro-lerro euzko-gudarak, aberriaren oindian zin-eginda. Bilboko karriketan barna. Euzkotarra, oar zite egun au ederra ditakenari ta gerta zite zu ere joateko Bilbora.

 

        Zer gertatzen da Latasan?

        Berria eldua dugu Latasa aldetik nola ango maistrak gaizki artzen zaien Erasoko mutiko-neskakoeri euzkeraz egiteagatik. Baite ere esan digute kastiguak ematen dizkiela euzkeraz mintzatzea dela aitzakia. Argimenak ditugu galdatuak alako maistraren izen-abizenaz, ezin beitugu jasan ere gaur-egunetan denik olako pedagogia ibiltzen ausartatzen dena. Zuek, erasuarrak edo ango euzkalzale egizkoak, leia zaize berriak bialtzen onera ta itz ematen dizuet gure gain artuko dugula bai pozik olako maistra argitara ateratzeko saila.

 

        Areagoko irainak euzkerari, Donezteben

        Ango adizkide batzuek esan digutenaz, Doneztebeko erretore jaunak ez du kasurik egiten euzkalzalien galderi, euzkera nai dutela elizan, meza batez bederik. Arranguraka etorri zaizkigu adizkide maite ok nola bi urte ditu, euzkerazko predikuari uko egin zuen erretore jaunak den gutieneko funtsik gabe. Ta orai daudela itzik ere ez dela aitzen euzkeraz erri euskalduna den Doneztebeko elizan. Areistian eliz-dei-orria pastu omen zuten eliztarren artean bertan ezartzeko zenbat diru eman bear zuten ariek. Gure adizkidiek bertan ezarri omen zuten: Elizan nai dugu euzkera, meza batez gutienik. Ta oraindik erretore jaunak segitzen omen du euzkeraz ez egiteko txedean gogortuta. Ezin dugu aditu gortze au ta ustea dugu sarri eztituko den, Doneztebeko euzkalzalieri jaukiz, beren doieneko eskarian.

 

aurrekoa hurrengoa