www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

EGUNEKO BERRIAK (VIII)

 

La Voz de Navarra, 1932-V-4

 

        Leitzako neskatxak

        Ari dire beti. Orai, antzokia, urren jardun bat. Xardukiak baidire neskatx begiko ok. Ola bear. Jendiak ola balire, gauz onak eziren galduko, ez eiki. Bi argazki aurkituko dituzue beste nonbeit. Argazki okek esan nai dute naskatxak direla gero gauzak propiki egiten. Txaloak bildu omen dituzte ugari. Ezta arritzeko. Diren pollitaz eta dakitenaz, oro txorabiaturik egongo ziren arieri ikusten. Ez uste bañan komendiantiak izaten saiatzen ari direla neskatxoik, izate-utsez, ez, jeltasuna zabaltzeko baña. Or duzute, irakurliok, Euzkadiko ezkutu ederra, ageri agerian dagona argazkian. Ta au dala-ta, eskerrak bialtzen dizkiegu biziki, esker-txoria ontan gure mirespena sartuta. Jo ta aurrera daramazuten bide ontan.

 

        Nasturiak bazterretan

        Españako erri batzuetan, nahasmenduak izan dire egun oketan. Agimenduak or dabiltz, nahasketarieri baia eman naiez, arien aierkunde tzarretan ta or dute ordea. Ok dire errepublikako gauzak. Or zilla da edozeren propaganda egitea naiz ta gaiztakeriak izan. Orra or geroa. Ondorio txarrak ekarri bear ditu uzte onek. Españan asko dira izkigabeak. Ta izkigabeak naiz esker alde naiz eskubi alde gauz onik ezin dezakete ekarri.

 

        Mutillak, so oni

        Badakizute nola izanen den udalen batzar nagusia emen Iruñan eldu den 22gnean. Egun ortan bilduko dira emen Euzkalerriko udal guziak, estatuto onesteko.

 

        Usueko Andre Miren

        Biyar izanen da joakundea, lengo egunean atzeratu beitzuten biyar arte. Mirenen alabak antolatua dute tarranta bat, emendik ateratzeko. 8 bat pesta balio. Napar geinek ez dakite Usue zer dan. Ezta ere ango Andre Mirenen eliz gurgarria. Ba-lekite geiago joango lirake.

 

aurrekoa hurrengoa