 |
EGUNEKO BERRIAK (X)
La Voz de Navarra, 1932-V-13
Irakurlieri
Egun oketan ez dugu elkar ikusi, irakurle maiteoik. Bazen euzkel-solasa nerea baño obea ta uste dut onartua izanen duzutela. Orrexengatik ni, kuku, agertzen beinaiz bestiek uts egiten dutenean. Beti ere, zuen aldetik eta niketz ere bai, agur esaten diet idazle berrieri ta agian idatziko al dute alik usuen. Jarrai, ba, zintzo, Irur Lagun, Manezaundi ta Irular begiko oik.
Berriak ugari
Saskibete bat izan dugu egun oketan, bereziki Prantze aldetik. Badakizute nola erail zuten lazki Prantzeko buruzagia. Or ari dire ez dela orañik jakina erailea nor den zein den ortara bulkatu zuen txede gaiztoa. Gorguloff deritza gaizkileak ta batzuek diotenaz, komunista gorria da ta besten esanera, lagun muskerra edo ferdia. Orai, margoz aldatu bide dute nahasliek, lenagokoa gorria izanik. Orai olako gaizkilieri esan bearko diegu lagun ferde. Beti ere, gauzak ez dire argitu ta Gorguloff ez dakigu orañik zeri lot. Lehenetan ustea zabilan eroa ote zagon, orai bañan buruz aldatuxe omen dago epaikaria edo jueza. Ez omen dirudi oin eroa.
Buruzagi berria
Dena den gaizkileari buruz, Doumer jaun gizagaizoa larri unkitua izan zen ta biaramoneko goiztirian il zen. Egun oketan bildu dire aldun ta zenaturrak (latetxe ta senadu) ta beste buruzagi bat izendatu dute, Lebrun jauna, almen aundiko gizona, oso artakoa ta perestua. Beti ere, boz geienak ditu beretuak ta ustea dago ongi bai ongi beteko duela bere zera.
Langabiendako Bilbon
Euzkotar langileak daude Bizkayan lanik ezak. Orai arte, dirua ematen zitzaien lantsari-bide. Oraiko ontan euzko-langilien sakela xaitu da arrunt ta diru emate au utzi bearra izan da. Gaixoak bear gorrian aurkitu ziren, nondik jan ezakitela. Orduan bildu ziren arien batzarra ta dirudunak eta. Guzien artean erabaki eder-ederra artua dute ta goraintzigarria. Egunoro ematekoa bazkaria langabieri. Atzo eman zen lenengoa ta jendiak ateratzen ziren goreska, zerbitzua txukuna ta propia, janaria, naikoa ta ongi egosia, ogi ona ta baso bat ardo, aundia. Gauzak larri irautekotz, langabiek beintzat janen ahal dute. Ta egia bada, janaria berez ez dela aski, egia da ere bai obeki iardoki deikela janez aliketa aldi txarrak igazi arte. Txistua zuten bazkaldu bitartean, askundea edo inauguración izanez.
|
 |