www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

EGUNEKO BERRIAK (IV)

 

La Voz de Navarra, 1932-IV-29

 

        Gaztelarrak araudien aurka

        Asi dire adarra jotzen. Palentziko udaldarrek erabakia artu dute beren alduneri eskatzeko alde egin dezaten latetxetik araudiak edo estatuteak agertzen badira izkagai edo. Nai lituzteke estatutoak lurpetu, ez beitzaie komeni Katalunya ta Euskalerriak eukitzea dagokien eskubidea, Gaztelako morroiak izatea baño. Au bada egia izanen da ere bai Gaztelak gure gain bizi nai duela. Ta gu ez gaude ortako ez, gure oldez bizi izateko baño. Egin dezatela nai dutena, ez digu axolik, guk gure bidea eginen dugu, besteak bai asarre edo ez asarre.

 

        Unanumo or dabil

        Ergelkeriak dariotzala. Euzkerari buruzko gauzetan azaldu ta anka sartu, gauza bera du Unamuno famatu orrek. Erra gaistoa dio euzkerari euzkotar ustel onek ta al duen alditan orotan agertzen oi du. Jakintsua omen da Unamuno. Bai ba, griegoz agian, euzkeraz beinepein ez. Gogora zaigu inkineru ta idazle edo iskribatzale ospatsu areri gertatzen zitzaiona. Gizajoa aotan erabiltzen zutenean inkinieruek, aren kidekoek, esaten omen zuten: Au duk idazle azkarra! Ta idazleak aipatzen zutelarik aren izena, esaten omen zuten: Au inkinieru argia! Ola ba esanen dugu guk Unamunoz: Ona zegok euzkeraz! Gizona da gero griego-gaietan... Ta bere griego-ikasle bat agertuko balizaigu, agian erranen liguke... Ba, ba... euzkeraz bezala dabil griegoz ere... beti errenka ta ankea sartuz...

 

aurrekoa hurrengoa