 |
MENDI XURI MAITEOI
Amayur, XLIV, 1932-III-26
Zorionak ez bakarrik neskatil lirain ta zintzo oei, asi beitira euzkel kantuez, zuek guzieri baño ere bai. Euzkel-kantak! Niork ez daki zer garrantziak diren euzkotarrak aberri-ezautzara ekartzeko. Yendiek balekite, sail oneri gogotik lotuko lirake. Geienetan abertzaletasuna ez da sartzen buruz biotzez baño. Geienetan biotza dugu nausitua burua baño lenago. Orra or euzkel kantuen zera, biotzera sarkortu. Itzari ematen diogu bide zabala ustez eta euzkotarren gogoa ekarriko digula. Dantzeri ta kantueri, ordean, guti. Auxe idazten duenak burua zuen aritua irakurri ta irakurri, etzen ematen, ordean, osoki, abertzaletasunari. Egun batean —egun zoriontsua— biotza unkitu zion euzkel soñu batek. Zergatik? Ez da erreza esatea, bai ordean oartzekoa biotzean auteman zuen ikare ura etzuela bein ere nabaria, beretua zuen paper-pilaz, aberria au dela ta ori delako aitzakiz burua beterik bazuen ere. Atxiki zaizte, ba, tinki euzkel-kantueri ta aberria eginen duzute.
|
 |