 |
BERRI BERRIAK (III)
La Voz de Navarra, 1932-VIII-30
Buru-barkamena
Epaikariek ilgarri eman zuten Sanjurjo buruzagia altzatu zelakotz gobernuain aintzi edo kontra. Bañan jendiek eskaturik bazterretan, eriotza zugurtu diote, espe utziaz betiko. Baziren ordean aren burua eskatzen zutenak. Ta bitxia dena, eskertarren aldekoak. Bitxia da gero au, konstituzioneko legeak esaten beitu inor ez dela iraila izanen. Ta lege onen aldeztale sutsuenak ditugu eskertarrok. Ortaz beraz bakaneko gauza da ok legea ezabatzeko eska dezaten. Ola gertatu da, ba. Azkenik, bañan, zentzuna irten da nagusi ta barkatu diote. Olabearra, gauzak eratsu joatekotan.
Aur euskeldunaren eguna
Dugu eldu den 4gnean. Elizondon ospatuko da omen aundiz. Orrengatik alik geieneko ospea emateko, bear da guraso euzkeldun guziek Elizondora eraman ditzaten aurrak, euzkeldunak izatekotz ok ere, bestela xugurtu dezakete ara joatea. Bañan aur euzkeldun batek ere eluke bear gelditu ara joan gabe. Zer ikusiko da an? Sorpresak izanen dire berebizikoak. Beti ere, joanen direnak ez dira damutuko, ez eiki, batez ere txikiak. Zer esan ta aipua izanen dute urtebeteko. Ta aurpegia, boz ikusteko aurrak urtebetean, alegintxu bat egin deike gurasoen aldetik. Ola ardiesteko bein baño geiagotan aritzen dire aitamak jostailiuen oroska. Orra, jostailuak oro batera artuta baño atsegin geiago izanen dute aurrek, Elizondoko ikuskariak gozatu ondoan. Ez utz, ba, aitama euzkeldunoik, aurrak joan gabe Elizondora.
Lekunberriko JEL-jaiak
Zoragarri ateratu ziren, ustea zen baño oztetsuago. Bañan erri ta inguruetako errixketatik ain ausarki ziren etorriak baserritarrak non eta esan beizeikean an ikusi jende geiena zela bertakoa. Batzarraren urren, etzen gero makala an sortu zen zaratia, erromeria zela-ta. Mutil-neskatxak ezirenak ere bai ingurutxo ustaiari lotu ziren egundañoko izkiritu ta irrintzika ta anka-erainka, ikusliarrak ere zoratzeko aña. Batzarrean mintzatu ziren Egibar, Montzon eta Agirre alduna ta Kareaga neskatilla, liraña eta iztun garaia bera. Sarkor eta bipil iardun zuten iruek, biotzak inarrosiz. Egun ederra izan zen eta oroimenari luzaz atxikitzekoa.
|
 |