www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERRI BERRIAK (VI)

 

La Voz de Navarra, 1932-IX-14

 

        Euzko-jaiak San Juanen zelain

        Izan ziren azken igandean ta polliki erdu zen jende-oztea. Iruñek leia dire gero ta geiago euzko-gauzeri. Olako jai bat egiten denean, ikusliarrak joaten dire azkar. Olaber gertatu zen igandean. Gogoan euki bear da joanak zirela abertzaleak Uarteko batzarrera non eta mintzatzen beitzen Agirre aldun jatorra. Bertzalde, traineruak Donostin eta mezetak anitz errietan. Jakiteko zenbat jende aldaratuak ziren Iruñatik, aski da erratea larunbatean ezin zeikela ediren autobus ere Iruñan, oro zeuden izpe ta. Onen ondoak aisa da ulertzea zelaian izandako jendea askotxu zela.

 

        Etzi jai aundia Donostin

        Egun ontan Errepublikako buruzagiak estatuto katalana izenpetu du. Artara daude deituak Katalunyako aldunak eta Euzkadikoak eta beste batzu. Dei berezi bat bialdu die Prietok gure alduneri, naiz eskubi naiz eskerreko ta orotsu elduko dire. Jel-aldunak beintzat joanen dire ta partiduak edo alderdiek atzodanik du emana agintza bat joateko. Pozkarra da bazterretan sortua, agintza au dela garri. Dakigunaz, JEL-aldunak mendigoizale-zaintza ederra eramanen dute. Aurrez, mendigoizale talde bat-oztetsu-onen urren, ezpata-dantzari-lerroak saetsean edo alboan, ta atzetik mendigoizale-sail bat, oztetsua bera, gero erria.

 

        Errepublikako buruzagia Iruñan

        Etortzeko da 16an esan ginuenaz lengo egunean. Agak eta oialak eta margoak barreiatzen ari dituzteen karriketan ta jaiantzo bilakatzen asia dugu iria. Orai dabil Gipuzkoan txaloak eta abegi onak artzen bazterretan, izperringiek diotenaz. Lengo egunean, Donostin zagon jai batean ta bukaeran asi ziren abesten Gernikako Arbola. Ura buru-erantzi zen eta txutik eman. Orduan an zagon Rafael Pikabeak alduan bera, ele bat izan zuen esanaz Primo de Riverak ezuena nai izan altxefuere Tolosan. Azkenean, gora Euzkadi! bota zuen.

 

aurrekoa hurrengoa