www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AN EMENKAKO BERRIAK (V)

 

La Voz de Navarra, 1933-III-1

 

        Berrian austerre-eguna

        Inauten ondo, austerre. Arramak inaungita, isila dago nausi bazterretan. Au zen lehenago, orai baño geiago. Orai ordean inaute-egunak oxta-oxta dira autesiak. Kanpion jaunak esana digunaz, Iruña zaharreko jendiok gaur baño geiago jolasten ziren, argiago beitzuten gogoa oraitarren baño. Au zion Kanpionek 1912gnean. Orduz geroz arexeago istu zaigu gotargia. Orduko Iruñan, Kanpionek aipatzen duena, su geiago zakarten erritarrek inauteko jolasetako non eta arek ikusiak beitzituen neskatxa ta andereño arrulloak Vinculo-tik ateratzen austerre-eguneko goize lehenetan, etxera baño lehen autoa artu bearrak elizan. Jolasak akitzerañoko leiak ezien elizarako txedea traba. Ta 1912gnean gauzak ez larriturik onenbeste, grina zioten idazle azkarrari esateko aina. Gaur nekez aditzen dugu egin au, inori gaizpide ezitzaion egin au. Estik egin dugu, sagarroia laztua dugu agitz ta karlotik ezin erkina, sudurra uzkian kuku. Ea Igaratz-orduko aizatzen zaigun gogo uger ta urdin au. Asi gaiten beraz berrogei-karoan bear bezelako lotsaz.

 

        Gobernua kirrispide

        Koloka dugu egun oketan bañan ez dute nai giderra lotu. Kaparrak ditugu gero altsein sozialistak ta kantigaitzak. Alaz ere ustea dabil uko egin bearko dutela gobernugoari. Casas Viejas delako zer orrek kaskartu du gobernua are geiago. Egundañoko lazkeriak gertaturik ere, ixilaldi dute oraiko ontan gobernu ta kidekoak. Aurkaldian, beitire orai ariek ere 19 gizon il bide dituz sosalistek oldarka gobernuaren indarrari. Orai berriz alde, kanpatzen den auzo artan menekoek. Joana da egun oketan batzorde bat, gauzak ez omen ziren agitu eratsu. Au dela aitzakia, igitu da arrankura, gobernuari aitzi, legetxean. Eskubi ta ezkerretik, aldun zenbeit mintzatu dire gogortxu esanez gobernuko mutileri auer andiak izan direla Casas Viejas-eko agikunen garbitzen, nai izan bazuten ariek, leiaz egingo zutela zuriketea ta ez egon ilabete batzu. Dena den, gobernuak abea bear zuen azkarra oraiz lehen ere ta koskatu da onekin. Ganburuak izanik ere larri noizpait ere amor eman bearko.

 

        Franzisko Idiakez

        Au da Getariko mutila. Mutil errugabea, 21 urtez lazki zigortatua juradoek ez beizakiten zer esaten zuten auziko galdieri. Piskalak 14 urte eskatzen zituen ta lazkeria izateko larrieneko, artera zaio piskalak eskatuaz gaindi. Itxuskeri gaitzak azaltzen ari ziren eta zenbeit españazale-ezkerreko zeudenean gaizkintz onen ugerretan itotzeko. Gipuzkoako jaurlariak ezarri du debeku gogorra ez iardokitzeko geiago. Ez dio axolik, zuzena berez ibilko da ta Españako legetxera ere eraman bear da auzia, oroek ikus dezaten lazkeria. Mutil zintzoa da Idiakez ta il bazuen, bere anaiaren aldez egin zuen, ildakoak il nai beitzuen Idiakezen anaia. Au erasan dute juradoek, ez nola nai ere izenak emanez baño, idatziz. Beti ere, ezbearra arrunteko burrukan gertatu zan eta ez da beinere ikusi 21 urteko zigorraz jotzea burua aldeztu zuena. Or dabiltza iltzaleak ta gaizkinak, erre, lapur, oldarte ilgarrietan iardunak eta inori ezaio agotzi oin zigor larria. Zergatik Idiakezi? Artola jauna, olako auziak ez dira kilatzen ixil-debeku gogorra emanez, ez, baizik eta utziaz argirat azaltzera gauzak kukuak okek azpi-zapokeria beitute gaitza.

 

aurrekoa hurrengoa