www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ASMO ONETAKO AROA

 

Amayur, CXXIV, 1933-X-6

 

        Negua dugu asmo onak prestatzeko garaya. Uda bitartean azalduko diren asmoak orai dira presta-bearrak. Egiten ez baduzute ola, ez uste gero udan uzta joria bilduko duzutela. Biltzeko, erein bear da. Zabalgunde ona izateko orai dugu asmo onak eduki ta tinkatu-bearra. Jobek esaten zuen udaroa dela giza-bizibidea. Onek esan nai du bear dugula eten gabe ekin. Orai negua bitartean, asmatu, prestatu ta arakotu. Udan azalduko orai asmatua ta gogoan artua. Asko ta asko biltzen dira batzokietan josta-bearrak. Okek ez dakite zertan dauden. Abertzalea ez da sortu jostatzeko ta jeltasuna ez da garrantzi gabeko jostabide edo olgeta bat. Inolaz ere. Abertzale-bizitzak izan bear du etengabeko burruka ta lana. Ludi au ez dago egina, ez, atseden artzeko, lanean iardukitzeko baño. Atseden artuko dugu Jainkoaren altzoan, Beragana deituko gituen egunean. Bizkitartean, lan egin-bearra dugu, egin-bear ertxia, ezin uko egin diogun eginbearra. Baitaezpadago egin bearra. Abertzalea izatea ta musean edo olako jokoetan aritzea, lan-orduan, ez dire ongi artzen elkarrekin. Oartzen bazerate, aise ikusiko duzute lana dela gero ta geiago. Lenago ere, zinezko abertzaleak betarik ezuen jostatzeko, orai ordean amets ere ez deike lasai biziko gerala. Bai zera! Orrenbeste gauz egitekotan direla ta zu, abertzale alper ori, lotuko zera zabarkeriari? Ez eiki.

        Bein baño geiagotan esaten da Naparra atzera dagola, ez dela ibiltzen bearko zen abiarekin Sabinok erasana du ta guk ainbestetan bildua gure solasetan Euzkadik Naparra duela bear-bearra, azken lerrena jokatzeko. Bañan Naparra ez da abertzaletuko, abertzaleak ez badute bizkortzen. Ta nola bizkortuko? Eskuetan darabilzuten mus edo tute edo joko oiekin? Ez noski. Badire batzu joko-maietan josita, ez dutela ikusten inguruan zer gertatzen den. Okek ez dute gaizkatuko Euzkadi ez eta Naparra aurreraziko ere. Españako gauzak gertatzen diren gisan, makur leizke gauz ok ezin zuzenduko jokeraz. Egun artako bizi bear dugu prest. Azkatasuna, osoa agian, eskuetan euki ginezake. Jokatzen badugu zintzo, gure alde elkiko lirake gertakiak, gu nausituko gitzaiela-ta. Bañan gauzak oldartzen bazaizkigu, dena galdua izanen dugu ez dakigu noiz arte. Artu gogoan, ba, abertzaleak Naparra prestatu-bearra dugula ordu aundi bateko. Onek eskatzen digu alik geieneko lana zeren eta gaurko Naparra onekin ezin ginezake egin bear duguna. Naparra leiazi bear dugu deraman jokaeran. Aleginak usotzen baditugu, sarri elduko gera bear dugun elburura ta bear ere dugun tenorean bipil azalduko gera. Egun latz artan prestatu gabeak bagaude, zer esanen dugu? Zer aitzakia altxatuko dugu, gure nagikeriaren txurigarri? Lan dezagun, beraz, zintzo ta iarduki.

 

aurrekoa hurrengoa