www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ASTEKO BERRIAK (IX)

 

La Voz de Navarra, 1932-IV-17

 

        Errepublikako eguna

        Jaitu da bizkor bazterretan. Emen berriz, Iruñan ez da gar andirik izan. Beti ere musikak ibili ziren karriketan eta zendoiak eta kilikik ta zaldiko maldikok azaldu zuten ere bai beren tayu barregarria. Au zela aitzakia, mutikoak ta jende xeak eman ziren karriketara ta arrabotsa ibili zen or nunbeit.

 

        Sekretarigoa utsik

        Utsik gelditu da Gipuzkoako Aldundiko sekretarigoa. Deia dute barreiatua utsune au betetzeko. Ez uste, bañan, edonorek bete dezakela. Bear du euskera jakin ukanduruak. Ederki egina. Txalogarria da benetan Gipuzkoako Aldundiaren erabakia au ta zorionak bialtzen dizkiogu biziki.

 

        Sumendiak Txilen

        Azaldu dire berri izugarrizko orroaz ta errautsak botatuz gaitzeko urrutira. Bi milla kilometroko baño geiago. Uropara ere etorriko ote diren kezkea dabil. Elitzake lenengokoa izanen. Aspaldi izanak dire Asian olako sumendi-ikarak ta errautsak onatuak izan zitazten ordukoek.

 

        Ardozaliek garaituko ote dute Ameriketan?

        Or dabiltz ardozaleak ta «idorrak» zein bere alde jokatuz. Ustea dabil, bañan, ardozaliek garaituko dutela. Bost milloi erritarrek eskatu omen diote Ipar-Ameriketako buruzagiari orai dagon debekua urratzeko. Jakina ez da zertan geldituko diren alde ta kontrak. Beti ere, azkartuz omen doatzi beren indarra ardozaliak ta ez da arritzekoa emendik guti buruan azkarrenak ba dire. Mutillak dira gero ardozaliek asmoak ateratuz burutik. Orai diote estaduak duela era propia beste estaduek dizkioten zorrak garbitzeko, ardoa dela bide. Utz dezala Estaduak ardoeri sartzera libre. Zordunek ardoa dute sobera. Bial dezatela okek ordea ardotan, urririk edo gratis. Ardozaliek pagatuko estaduari ta ola onek altxatuko du aise bere zorra.

 

aurrekoa hurrengoa