www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

EGUNEKO BERRIAK (IX)

 

La Voz de Navarra, 1932-V-6

 

        Euzkel-soñuak radioz

        Atzo eman dute erestaldi polit bat, amargarrena, euzko-gauzezko. Txistua, abestiak, izketak, itzaldiak, eresia, ederki emana ala ere. Gauz ederra da au ta euzkerak irabazten duena ez da errateko aisa. Luze ez duela oraindik, norek usteko zuen gauzak egingo zirela euzkeraz oin ongi.

 

        Gaurko jaia

        Nai zuten ezabatu gaurko jaia, ez dute bañan ardietsi, jaia gordetu dute jendiek. Batzuek goizean izan zuten lana bañan arratsaldeko olga zagon jendea. Elizak mukuru egon dire elizkizun ospetzuetan eta eguna lasai ta bakean joan da. Gauz batek arritu gaitu, aatik, ez beita izan ostegun disdira eguzkia bezala, erran zaharrak dionak, goibel ta euritsua baño.

 

        Erlisione gabekoen elkarteak suntsi

        Alemanin debekua eman dute erlisione gabien elkartean iraungitzeko. Asi ziren egundañoko gaiztakeriak barreiatzen eta gezurrez nahasten bazterrak. Ta laidoa ta iraina besterik ezioten sinistunari. An itxuskeri gaitza da. Erlisionerik ez duenak ez du zergatik bota irainik duenari. Sinesgaitzenekoa da erlisione gabeko laidoztatzalien seta txar au. Ez duzutela sinesten? Utzi, ba, sinesten duena bere bidean. Ongi egin dute Alemanin olako gizonen elkarteak ezeztatzen.

 

aurrekoa hurrengoa