www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ASTEKO BERRIAK (II)

 

Amayur, XXXIV, 1932-I-16

 

        Euzkel izenak

        Abertzale zinek samurra bear dute erakutsi euzkel izenen delako ortan. Axal beiratzen badugu, or ikusten ditugu jeltzaleak trumilka, euzkozaleak ugari ta euzkelzaleak aneika bazterretan. Bai ba, euzkel-izenak, ordean bakantxu. Mihizko jelkide oik, zer ari zerate ba, aintzakotzat ez duzuela artzen euzkel-izenen zer au? Geroztik erdel-izenera zituztegu ixuriak ala? Bai ote? Ezen ez beita beste biderik. Ala euzkel-izena eman aurreri ala erderazkoa. Au ezartzen ba diezu aurreri, onek beti españar-ikurra, españar-atza ibiliko du. Erdel-izena erderaren aintzabidea euzkeraren baztergarri. Or duzu aukera.

 

        Zibillak iltzen

        Or ari dire Kabernikolandian zibillak erailtzen. Zinezko porgesuaren gibelgarriak omen dira zibillak. Beti ere erortzen ari dire, udazkenan orbela bezala. Iltzen ba-dituzte ere, ez dute aski porgesuzalioik. Nai dituzte pusketan emanak ta ortako buruak lehertzen, soinak zeatzen, aragiak urratzen ditugu asiak erritar uzu ok. Ilda gero emaztekiak dantzan ari omen. Sanjurjo buruzagi orrek dionaz, Monte Arruiten gertatu lazgarrikerien eintsukoak dire Castilblancoko oraiko ok. Aldea du alde, aatik, Castilblancokoak. Apirkan abrekeri aiek egin zituztela moroak, atzerritarren aurka, atzerritarren gorpuetan. Españan berriz, alkarri dizkiotela eginak, au da, españarrek españarren buruan. Baiginakien leendanik ere ez ginuela ikusia Españakoa bezin porgesu larririk. Orai dugu ere bai larriki erakutsia.

 

        Badabil aurrera

        JEL Napar osoa. Erri txikienetan ari dire ere bai jelkide-txorta begikoak sortzen. Iruñerriko ontan ere bai. Gogortxu ginuen ta ezigaitza Iruñerri au, exin zitzaiola ozkarik atxigi inondik ere. Orai bañan bizkortzen asia dugu ta abertzalez txirdilkatzen, zendeak eta aranak. Aroa dugu auta bazterretan baita ere eskeini joria. Erribera-aldean ere. Aitzitik, atzeraxe dugu euzkeldunen errialde, bide tarrak, Aetza-ek, Agoitz-erkikoak, erki-ganekoak bereziki. Beitia ederki dago JEL-en aldez. Zer zabiltzate, mutilak, lozorro min ortan sartuta? Ikusazue Barrankaren ikaspidea, zintzo jokatzen duela aberriaren aldez.

 

        Emakume Abertzale Batza

        Abia azkarrak agertzen zaigu egun otan emakume jarduki ta begikoak. Aiegi, Agoitz, Aurizperri ta urrengoak. Joan den igandean, Agoizen mintzatu zen Fernandez Zabaleta'r Jule, nola asi bear den azalteko. Ederki alare egon zen Iruñako Emakume Batzako lendakari bipila. Eldu den igandean Aurizperrin izanen omen dute batzarra ango emakumiek, ango batzari abiarazteko txedetan.

 

aurrekoa hurrengoa