www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AZKEN IGANDEAN

 

Amayur, C, 1933-IV-21

 

        Euzkotarren igaratza

        Ez gera gauza iragan igandeko gertaki miresgerrien berri zeatza emateko. Donosti txukunean azken igandean euzkotarrak irabazi ginuen gurenda ezin esanekoa beita. Dakizuten bezela, urte guzietan ospatzeko gera Aberri-Eguna delako eguna. Asi ginen joan den urtean Bilbon eginik ezin ahantzizko jai ederra. Aurtengoa Donostian zen izan-bearra. Bilbokoa ikusita, lehendanik ere baginakien Donostikoa ere izanen zitzaiola kidekoa edertasunean eta ospez. Ala gertatu da uste baño geiago, ordean. Napartarrak erakutsi auta izan dugu. Joan den urtean joan ginen Bilbora amabosten bat tarranta aundi, aurtengoan bañan berrogeitasei agertu ditugu!

        Diotenaz, berrogei ta amarren bat milla bildu gera. Ainto au apalxea da, izandakoz beiti. Maitea pelotatokian, dirudienaz, sartu direko olako notintza. Pelota-toki au mukuru zagon alderdi guzietan. Guk xehetasun zenbeit atxiki genituen. Ona batzu. Txalotzerakoan jendiek eskuak gora egin bear zuten. Onek esan nai du mugitu ere ezitezkela estuaren estuz. Aize zabalean bazen ere alditxartuak izan ziren zenbeit. Bañan geiena esaten duena dugu auxe. Bi ordu laurden gutiz egondu ziren jendiak atera al izateko. Mendigoizale azkarreri ezker jendiak modu onean ateratu ziran. Emazu, beraz, sei notin ateratzen iruroiren batez ta izanen duzu or nonbeit berrogei milla. Urreta jaunak ola esan zigun ere bai. Tokiak omen ditu zazpi milla lauki-neurkin (metro). Emazu sei notinero neurkin bana ta orra or, berrogei milla notin. Emazu, gañera, kanpoan ziren jendiak sartu ezinak ta izanen duzu alderdi guzietarik berrogei millaz goiti zirela batzarre artan. Ez uste bañan Donostian ziren jendiak oro an zeudela pelota-tokian koka ala ta ezinala. Ez, ordu ortanxe kafiak eta jatetxeak jendez zeuden mukuru, inoiz ikusi ez danez Donostian. Xehetasun guzi ok batera artuta, esan deike bildu ginen abertzaliak berrogei ta amar milla goiti aise jotzen zutela.

 

        Batzarra

        Ederra izan zen eta sutzua. Izlari guziek suaz mintzatu beitziren ta trebe alare. Lenbizi euzkotarrak. Ernandorena da euzkel mintzaile auta. Xaramelaturik utzi ginduzan aren itz sarkor ta kementzuak. Agirre gure aldun zoli ta bikaña agertu zitzaigun euzkeraz ere bai. Itza du gero ere pollita, ikaragin ta ezti-jarioa Otero Pedrayo galizitarrak. Bañan ez azalez, pollita ta leuna, mamia ere bazekarren. Gauz oargarri asko esan zituen. Ona bat. Euzkotarrak eta galizatarrak eta katalundarrak daukagula gogoera eta eziera, Españakoaz beste, gurea beita iparraldetarra eta Españakoa Apirka aldekoa. Bañan geien arritu ginduena izan zen Maxpon jauna. Lege-gizona da bera ta legintza-gaietan agitz ikasia. Onek su ta keia ateratu zigun adiraziz zelako tzarkeriak egiten dizkigun Españak euzkotarreri, galizitar eta katalundarreri, bide txarra deramala Españak eta erreka jo nai ez badu, azkatasuna emateko burrukan ari geran erri oeri. Esan zuen argi ta suarrik nola galdu zituen Españak aren aldera bilduak zeuden lurralde guziak eta orai ere nola ez dakien izandakoetan ikasi. Amende jaunak ere bai mamitsu esan zuen. Ona beste gauzen artean. Etorria zela bere begiz ikustera Euzkadiren azkatasun-naia ta etsitua dagola emen ez dela deus aizunik edo gezurrik, baizik eta txutik dagola Euzkadi azke ibiltzeko bear-orduan. C'est un peuple en pleine façon renaissante. Berpizkunde au ez da ez lau politikoek egina, ez, orriak berak autetsia baño. Bukaeran Montzon jaunak itzaldi gozoa eman zigun, barren eta zoli. Iragarri zigun nola urbiltzen ari den azkatasun-ordua. Ordu eder ontan, berek, Euzkadiko aldunek azken itza esanen dute eta erri guzia, erri osoa abiatuko da arien agindu arauz. Uropari Amende jaunaren baitan agertu zion Montzonek Euzkadiren naia. Ta azkenik, Euzko-Abendaren Ereserkia, an ziren millakak abesturik, miresgarrizko elkargoan.

 

        Dantzak Atotxan

        Aberri-mamia eskeintzen diguten ikuskizunen artean, guti dantzak bezelako. Ikara arazten dute gero biotzean dantzok. Iduri du gure izate guzia mugituko balitz bezela. Uraxe ederra! Milla ta bost eun eta geiago dantzari, to ta ño, azaldu ziren zelai artan ezin pollitagoko itxuraz. Gure zeingietan zeñen den garaiena, irtenena, esanen nuke nik arina, zaloia. Euzko-aurrideak diren zaloi eta arinak, ez dute, ez, munduan parerik.

        Zelaira, ba, agertzen dire dantzariak, ederki jantzita. An dire neskatxak eta mutilak, ankak ezin atxikiz ekuru, abiatzeko urduri ta leiaz. Aldunak eta oñordekoak sartu bezain laster, soñua du jotzen txistuak deia emanik. Soñua ezin elduta alderdi guzietara, altavoces direlako tresna oiek iminiak dire zenbeit tokitan. Ara ikurriña... Badoaye erdira... Asten da... Ikurrin-apalgundeak biotzak inarrosten ditu ezin esaneko giroan... Txaloak ugari alde guzietarik... Ara nola gizozte gaitza bulko batez erazia bezela... Gero neskatxak, euzkotar-neskatxa den bezela, lirainak, gozoak... Ta mutil ta neskatxak, oro gain, bizkor eta zaloi... Arin-izate onek esan nai du odola daukatela bizia euzkotarrek.

        Xar-tokiak oro zartatzen dire luze-irauneko txaloz. Maltso ateratzen jendiak, mendigoizalien esaneri zintzo. Ona gure erria. Berdin gertatu da pillota plazatik ateratzekoan, batzarrearen ondokoan. Miresgarria da eiki nola geldi erazi dakioken ain errez berrogei ta amar milla laguneko biltza bateri, zenbeit egonik zai ordu bat eta erdiz eta geiago. Zintzotasun au baida egitan nork bere euzkotasuna ederresteko.

        Egun ederra, benetan, biotzen sustagarri. Amaituko dugu esanez Nabarrak ederki erantzun duela. Ez guk esana da ori, kanpokoek esana dugu ere bai. La Noticia Donostiko izperringian, politika gabea bera, aipamen berezia egin dio Nabarraren erantzun oneri. Esan du, bada, sorpresak izandu direla, naiz eta gurenda-asmoa izan eratzalien gogoetan, eta sorpresa larri oken artean dela Nabarrak bialdu zituen jendiak, asko ta sutzu. Ta ez bakarrik Donostiko erriarendako eta gipuzkoarrendako sorpresa zen au. Aipu berbera egin ziguten bizkaitarrek eta alderdiko guziko jendiek ere, oroek aotan ukanik Nabarrainganako goraintzi biozkorrak, oin ederki jokatu beitzen egun oroigarri ontan. Eup napartarrak!

 

        Ona gure itzautzia

        Ez dugu ederra-sakatzen esaten badugu Euzkadin ez dela gaur inongo alderdi edo partidu, igandean Donostian JEL-ek egindako indarketa altzua egiteko aina. Ortaz beraz, esan dezagun goraki JEL dugula Euzkadin nausi. Bañan erroak egin bearra dugu areago Nabarran. Abiatu gera, baiki, napartarrok bañan gure aurridiena ikusi ondoan, gurea motz deritzaigu eta abia bear dugu leiatu arien aldamenean emateko gure joakera. Azken lerrenari ekiteko, oroek bat eginik bear dugu jokatu. Nabarrakoari begituta ezin dugu esan Jel nausigo au. Ekin dezagun, beraz, au ardiesterainoko aleginetan.

 

aurrekoa hurrengoa