www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ASTEKO BERRIAK (I)

 

Amayur, XXXII, 1931-I-2

 

        Ezkurrako JEL batzarra

        Joan den eguberri egunean izan zen, oztetsu ta pozgarria. Bertan mintzatu ziren Azkue eta Egibar. Jeltzale gazte azkarrek ederki bai ederki egin omen zuten itzaldia euskaraz, txaloak entzunik ugari. Gauz jakingarria bezala emanen dugu nola eldu zen Leitzatik mutil ta neskatxa talde bat begi-begikoa. Ezkurran egiten zen jaiari atxiki-nai naiak. Ontako elurraz pastu bear izan zuten 12 kilometroko bidea, inolako bildurrik ez ziotela elurrari ezta aldapa gogor ta neketzuari. Ongi bai ongi agertu zuten mutil ta emakume okek JEL-eri dioten lei bizi-bizia. Jaia ederki ateratu omen zan, dena egin zen ustea zen baño obeto ta jendea alai gelditu zen. Azkenean abestu zen Euzko-Abendaren-Ereserkia. Zorionak zueri ezkurtar maite oriei. JEL-en azia ereiten asiak zeratenez geroz, uste dugu segituko dezutela zintzo jokatzen arik eta betiereko gurenda iritxi arte. Zuek, leitzarroik, ikaspide galanta eman diguzute joate bulartzu ori dela-ta. Lendanik ere baigenekien zintzoeneko zaituztegula Euzkadin. Orai ere esango dugu zuendako ez dela gauz zailik, leitzar ta jelkideak, dena batean izanik.

 

        Zurrumurru dabil

        Bazterretan gu, jelkideok, debruaren eskutan emanik ote gauden edo Tusurik nausituak. Zergatik? Estatuta nai dugulakoz edo. Ta estatuto delako ori zer da ba? Gure erria bere buruaren jabe izateko eskua. Ona ba. Zuk agian galde eginen didazu ea ori den bekatue, ea gure erria beste batzuek bezela ez deizken izan bere buruaren jabe, ea elizak debeku duen emanik orreri. Zu arritu egiten zera olako tentelkeriak entzunda. Zu, zenzuneko gizona zerala-ta, bai-dakizu zoroa edo dela olako astapuzkeriak ixurtzen dituen gizakia. Bañan bai-dire beste batzuek itxuka sinesten dutenak ta olakoeri mintzatu nai diet nik argi ta garbi.

        Ez, gizona, ez. Olako gezurrak darizkiotenak biotz tzarreko gizakiak dira. Ariek bai-dakite, bai, gezurra barreiatzen dituztela bañan alarik ere, ibiltzen dire bazterrak naasten. Olakoak, bañan, badire, bai, beren aldera ekarriak. Olako gezurrak banatzen dituztenean, badakite zer ari diren, ez uste gero begiak itxu dabiltzela. Min ematen die olakeri, min bizia alare, jeltzaletasuna Euzkadi osoan mara zabalzten dela jakiteak ta zabaltze au nai luteke geldiarazi, nai luteke ebaki. Berandu dabiltz ta egundainoko aleginak eginik ere, gauzak aurrera doatzi. Ona, biotz gaizto orren erdian duten arra, jo ta jo.

 

        Euzkel idazgaiak

        Bear ditugu, mutilak. Onata eltzen ari dire trumilka erderazkoak bañan euzkeraz tautik ere. Zer ari zerate, ba? Lenago, Napartarra-ren aro artan euzkel-idazgai-kutxa izaten ginuen beterik, orai berriz, izerdi patxak bota bear zelan edo alan ibiltzeko. Ustea dugu, ba, laster elduko zaizkigun euzkel-idazgai oik. Llabur ta mamitsu bialtzen badituzue obe.

 

aurrekoa hurrengoa