www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

EGUNEKO BERRIAK (VI)

 

La Voz de Navarra, 1932-V-1

 

        Agurra

        Jauregiberri jauna, mendiz arainko euskaldun azkarra, gure artean dago, Iruñara etorria, zenbeit egun pasatzeko gogotan. España aldean ibilia da lurralde asko ikusirik. Emendik joanen da Baionara. Agur diotsogu.

 

        Shanghai delako errian

        An ibiliak dira burrukan Txina ta Japon. Lengo egunean zen gudari-jai batean, koreatar batek bonba bat botatu zuen Japoneko guda buruak eta altseinak zagozten multzo erdira. Arek eztanda egin ta zenbeit bildu omen zituzten lurretik, altsein edo ministro bat ta itxas-gudalburu bat, beste batzuen artean. Gaizkilea atzilotu dute japoitarrek. Koreatarra bera. Kidekoak ba omen ditu. Gaizkintz au dela garri, ikarea barreiatua da Shanghaien ta gudal-deia omen dabil, bildurrez eta gauzak makurtuko ote diren. Baldin ere, japoitarrek badaude negurriak artuta.

 

        Zoriona bahitzen ez du diruak

        Burua erail du Londresen Rey del Acero delako gizon aberatsak. Ilabete batsu du beste errege batek burua erail zuen ere bai, fotografikoa, Eastman zeritzana. Onek esan zuen naiala ukana zuela dela atsegarritan, dela dirutan, gauzak oro aituta, erioari ematen zela. Sinisteak egiten du bakarrik gizona zoriontsu. Sinistea eta sinismena galduz geroz, pillaka dirua ukanik ere, biotza ez da beinere asetzen. Egia balitz diruak zoriona ematen duela errege bi ok ezuten burua erailko. Orrengatik deitzen zaie errege, dirua erruz daukatelakotz. Dirua dela bide gauzak oro erosi deike, salbu osasuna ta zoriona.

 

        Emaitza doipuru doneari

        Aita Sainduari, nai baduzu euzkera mordoilo. Belgikako izperringinak edo periodikeruak Doipuru Doneari agertuak izan dire aurten ere, igazkoetan bezala. Emaitza polita eman diote. 250.000 libera edo prankok. España aldeko zakur goseti ok ikusirik, norbaitek ustea edo du erlisioneko gauzak direla ludian arrunt amaituak. Bai ba. Or duzute Belgika begikoaren ikaspide ederra. Bai edo da an porgesu ta zibilizarinue ausarki.

 

        Ibarnegerai ta Lizar jaunak

        Autaroak dituzte Prantzin biyar ta autagai agertzen dire bi euzkalzale zintzo ok. Ibarnegaraiek ez omen du etsairik. Lizarek bai. Aulxe bañan, sozialista bera. Onek esan nai du biak garaile aterako direla ta au izanen delakoan gure zorion-agurra elazten diegu bizi ta biotzetikoa.

 

aurrekoa hurrengoa