 |
ASTEKO BERRIAK (VIII)
La Voz de Navarra, 1932-IV-3
Done Mikelen etorrera
Ezin dugu gaurko periodikua utzi berri au eman gabe, nola biyar etorriko den Iruñera goiangeru donea. Etorrera au gertatzen da Bazko-ondoko lehen-astelenean. Ozte gaitza aterako zaio bidera, agian lengo urtietan baño geiago. Ta Aldundi-jauregian zer gertatuko ote da? Oitura segituko al da goiangeruaren iduri alazgarria eramateko ala ez? Ikusiko dugu. Beti ere, eraman ala ez euzkotarren biotzetan bizi da ta biziko beti-betierekotz. Au ez bada, eginbidea izanen du lengo urtetakoa. Elizkizun ederra izanen da katedralean, sermoia duela kaputxino batek.
Umorea dabil bazterretan
Atzo leitu edo irakurria duzutenaz besta bat zuten Casino batean, jende piku ta elegantiek emana. Jaiak iraun bitartean, legoi bat sartu zen zalapartaka, egoilieri oldartuz. Andre ta andretxuak ziren an, dantzan ari ta ari. Legoia sartu zelarik, ikaratu ziren geienak ta trumilka ateratu atarietara, karrikari atz-eman bearrez. Besteak ordean erne gelditu ziren lurrean lotuta. Andre batek kinu egin zion orkestari «txarlestonetan» aritzeko ta legoia, malso-malso, bizkura edo jaulara, zinkurinarik gabe. Ikaspide ederra eman zien ikuslieri. Agian arien artean, norbaitzu izanen ziren beren eginbearra oin ederki ezautzen ez dutenak.
|
 |