www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERRI BERRIAK (I)

 

La Voz de Navarra, 1932-VIII-13

 

        Matxinada bazterretan

        Madrillen bereziki gogor ibilli da. Sevillan ere bai, naiz ez odoltsua, angoa, Madrillekoa bai ordean. Bere artan gelditu ziren ilotzik zenbeit, ta zaurtuetarik izan dire illak ere bai beste zenbeit, orotara, amabost edo, periodikuek diotenaz. Zer nai ote zuten? Batzuek esaten dute erregea nai zutela, beste batzuek ordean bestelako gobernua, errepublikain barnekoa balitz ere. Sanjurjok esanari aditzen badiogu, esango digu arek ezuela nai erregea bestelako gobernua baño. Madrillen ordean ibili diren jendiek ikurrak eta, erregiarenak, zaramazkiten. Beti ere jo dute alik geieneko eskuartez. Izkilluak bazituzten ugari ta errimeak, eskuko ta luzeak. Itxuraz, nai zuten Bidai-Jauregia arrapatu ta andik mezuak egorri Españako bazterretara nola nausituak ziren Madrillen eta amor emateko erri guzietan. Gauzak ordean bestera jo zuten. Burruka latza erabili zen Bidai-Jauregiaren inguruetan. Gobernuaren gudariak joan ziren zalui ta leiatsu. Poliziko buruzagia zoayela aintzin. Bi orduz aritu ziren tiroka ta azkenean gataskariak joan ziren iges. Bidai-Jauregira sartu nai izan zuten bañan an ziren zibilak bidera atera ta atzera biali zituzten. Bere artan il zan agintari bat. Anartean, Sevillan gauzak zebiltzen larri. Sanjurjo, buruzagi ezauna, ango gudari guzien buru eman zen, indarrak oro bilduta bere menpera. Madrilleko zerak porrot eginik, arek guti zezakean arrezkero ta Sevillatik atera zen iges. Huelvarakoan, zain batek preso altxa ta atzilotu zuen erri artan. Gaberako Madrillerazi zuten. Gauzak einera iduri dute ekarriak gargero. Ez badire bikoizten, obe.

 

aurrekoa hurrengoa