|
NABARRAKO BERTSOLARIAK
La Voz de Navarra, 1934-III-27
Oroek ez dakite, noski, Naparran Tapia Perurena'tar Alexanderren berririk. Bai ordean euzkel-zeretan diardugunok. Gongoeneko olerkaria dugu, bein baño geiagotako olerki-saioetan saritua. Oraiko ontan ere badakarra Yakintza delako ingurti ospetsuak aren olerki bat, yayo-yayoa (...) Guti gera Naparran euskel-gaietan aritzen geranok. Damua da, beraz, geiago ez edatzea gure olerkarien omena. Bañan esan bear dugu asiak ditugula olerkariak sortzen gure artean eta ez nolanaikoak. Ona emen Tapia'tar Alexander, oraiko oberenen lerrokan eman deikena. Eremu kaskarra da, egitan, Nabarrako bertsolariak jardun bear duten eremua, ortaz beraz, txalogarria dugu Tapiaren alegina, askoz areago oartzen bagera apaleneko mailletik dugula igana olerkari au, euzkeldun berria da-ta, ez sortzetikoa. Ta orra nola darabillen euskera ta euzko-gogoa ta euskel-joskera. Gure zorionak.
|
|