www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

EUZKERA, ERRITARREN KUTXA

 

Amayur, CLXXVII, 1935-XI-30

 

        Ona Monzon aldun jaunak esandako itzak. Aldun azkar au dugu beti gure elearen aldez zintzo jokatzen. Arek bai gogotik ari, bañan belarriak daude sor. Askotan erraiten oi dugu euzkera gabe ez garela yoanen inora ere, bañan euzkera segitzen dugu aunitz eta aunitzek. Emen Nabarran batez ere zer ari dute yendakiek? Lenagoko urtetan ateratzen zen andik edo emendik euzkal-eskola bat, aurten bat ere, emen Iruñan. Bada bai, bat Aldundiak gain duena, bañan ango ikasleak oin dire, bertze tokitakoak bezin urri. Exkaxten ari zaigu lentxoago ginuen gogo xuhurra. Aurten bat ere. Gisa ontan segitzekotz, eldu den urtean ez da izanen susmorik ere. Erreka yo-bearrez gabiltza, eginbidez ez badugu aldatzen. Gure jabetasuna ez dugu aterako, gure baita beriztu gabe ta baita au ez da beriztuko euzkera gabe. Buruan yosi bear dugu egi au. Euzkera dela bide bakarra sartuko zaigu azkatasuna. A! Ta obe da saritzen ez bada orai agertzen dugun gogaitze onekin.

        Euzkera gabe ez dukegu euzko-gogoa. Ta euzko-gogoa gabe ez dugu etsiko azkatasuna zuñen eder den eta nola nabaitzen, nola asmatzen den. Azkatasunaren lehen-leheneko eginbearra, auxe. Erroak ari bere gogakeran. Ta gogakera berezi au atxikitzen gai ez bagera izan, azkatasuna, makaltxu, aulxe, erroa barrendu ezina biziko da. Ta ez etsaiek yota, erritarrek berek iltzeko zorian yarrita. Nola? Ikusagun. Euzkera gabe nior ere ez da euzkotartzen egiz ta benetan, beintzat. Euzkelduna izan gabe, barrutiko euzkotarra ez osoki. Barrutiko euzkotarra ez da or karriketan barna ibiltzen dena gora-goraka. Bai ginberretan eta atzeraka. Karriketan barna gora-goraka ibiltzen diren oiek ez dira, ez, bene-benetako euzkotarrak, ez euzkel-tayutan oratuak. Gogoa baleukate euzkotar, ez lireke emanen oin euzkotar-itxura guti dakartzen oyu funsgabeko oeri. Gora-gorakako oiek ez dakite euzkera. Jakin bezate, beraz, oyu alperreko oiek ez direla gai aberria azkartzeko. Zugatzak abar sendoak eta sano ekartzeko, bear du erroa sakondu. Alaber erriak. Azkatasuna dira abarrak eta adarrak. Erroa ez badu inongo erriak barnetik artua, kukula ez gai luxe. Ola-ola sasi-euzkotar oiek, barnea dutela atzerriak janik eta exalez parruko, mundua ere yanen dutelako mehatxutan. Esan dezagun argi ta garbi, euzkalduna ez denak ozka bat du larri bere gogoan, atzerriak yanik. Egizu eginala, edozein tokitik yota. Ez bazera eukalduntzen, etsaia duzu biotza ta adimenari lot. Unamunok, badakizu zer erraiten zuen beñola. Entzun eta so gogotik arien itzeri: «Mientras los nacionalistas griten contra España en erdera, no hay peligro». Ona. Ona gora-gorako oiek. Itz oen pilosopia ta zer esana edoski bear luteke, ez gora-gorako oiek soilik baizik eta euzkotarrak orok.

        Iruñako mutilak, zer ari zerate, induriarik ere ezaizuela gelditu biotzetan, euzkera ikasteko? Ez emen, gure batzokietan, ezta Aldundiaren euzkel-ikastolan, ez dira agertzen euzkalzaleak, euzkera maite dutenak. Ta euzkera gabe uste al duzute aberriaren gorakunde-bidetan barna ibil zaitezkela? Bai ote? Gaizo-puskak zerate uste ortan. Orai ordean, ustea baduzute zintzo ta ganua ustel, ez erran euzkotar zeratela ezta abertzale-naiak. Etxean gelditzeko zerate geiago, batez ere zuek, ikastunak.

 

aurrekoa hurrengoa