www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ASTEKO BERRIAK (IV)

 

Amayur, XXXVIII, 1932-II-13

 

        Euzko araudia badabil

        Agur, euzkaldunak. Berri onak ditugu oraiko ontan. Joan den igandean bildu ziran Gazteizen ezker-ezkubiko jendeak ta ederki artu omen ziren alkarrekin. Batzorde bat egin dute lanak azkarrago eramateko ta batzorde ontan da idazkaria Garzia Larratxe'tar, naparra bera. Laupabost egun emanen omen dituzte lana buruatzeko. Au eginda agertuko omen dira berriz ere batzarrera. Ta andik etortzeko da erabaki larri bat, Euzkadiko udal guziak deitzekoa araudi au onartzeko. Larratxek erran zuen nola Erribera atzera xamar dabilen zer ontan ta bertan zerbait egiteko jendearen esnagarri.

        Euzkotar guziok pozez zoraturik gitu araudiaren erdiesteak ta ezin dugu ulertu jendea den araudiaren etsaia edo nai-eza. Itxumen gaitza dugu au bestela elitzake bihi bat geldituko araudira leia gabe. Orra katalanak nola ditugun araudian erratuak. Oiek ez dira, ez, zozoak. Ta araudia oiek ba dute onesgarri, guk are geiago. Okek autonomi eleak ekarri baño len, mutilak ginen gu, fuero direlako oiez bazterrak inarrosiz. Zertarako ba? Oraiko ontan ixiltzeko ala? Bear gorrietan erakusten dira gizonak. Oraikoa dugu gure erakustekoa. Atzera egiten ba dugu, ondorengoek gaitzetsiko gitu ta zuzenez.

 

        Josu eskoletik aizatua

        Zakurrak dabiltz ozkaka. Ta batean badabil libertade galanta. Ta onen izenean, sinismenari jazarri egiten diote. Bapo zeok! Sinistea du gizonak golkoena, maitiena. Zelako libertadea duk ori, arranotan, gizonari nai diola ekendu barreneko den kutuna! Non dugu olakorik ikusia? Bañan euzkaldun fededun, dio erran zaharrak ta oraintxe agertu bear dugu guk gure zain azkarra. Ezgero asi arranguraka ta zinkurinetan. Ez. Asi bear dugu eskolak idekitzen bazter guzietan, eskola euzkotar ta kistarrak edo kistar ta euzkotarrak nai baduzie. Jeltzaleak asi dira Bizkaian, ta Gipuzkoan asi dire bertsu, ta Naparrun ere bai asiko dire berandu gabe. Ez da deus irabazten oiuka ta deiadarrez ibiliz. Itzetan izan gera zugur euzkaldunak, eginetan ordean luze. Ager giten orai ere beti bezala ta eutsin dezogun gure sinismenari len baño azkarrago. Kanpoko ikurrak badituzte ekenduak onez geroz, Josu ez dadila beinere suntsi gure biotzetik. Ala biz.

 

        Josulaunak barreia ta bulus

        Sakatu joan dire josulaunak, sekuleko gaizkintza egin badiezten ere beren izen on ta ogasunetan. Ozan joanak dire Josuren iduriko, deus errarik ez dutela artu beren baitan buluskileri aitzi. Doipuruaren oñordekoak ola erraten zuen lengo egunean miresgarria dela beren jasamena. Usueneko den lañoak estalduak ditu irañez ta laidoz. Agoa ideki gabe joan dira. Arien baitan egin den ohointza ez da atzentzekoa. Madrilleko basurdiek egindako legeak agintzen du inori ere ez ekentzeko bere ongiak. Ta josulauneri ekendu dizkiezte. Inori ere ez jazartzeko aren sinismena edozein den ere, ta katoliko-apezak direlakotz barreiatuak izan dira. Basurde tzarrok esaten dute españarren zorionaren esketan ari direla ta erra gaiztoa ta asalda besterik ez dakarte. España atzeratua dugu eun urtez gutienik, orai ere deraman eginbide basa ontaz baidugu atzera gelditu-bearra areago ere.

 

        Patria Vasca

        Ola deritza berriki argitaldu ingurti bat, eder-ederra. Tira izugarria izan da atera ta bereala. Goreste gaitzak ditu bazter guzietan altxutuak non eta aitzeko beitire aleak oro. Emen, Iruñako Euzko Etxean dugu salgai. Norbait bada artugabea oraindik, leia bedi eskatzeko ondarrak gelditzen beitire ta emendik iruzpalau egunen buruan, zinak. Edergarriak baiditu ausar ta bereziak alare, bakan ikusizkoa. Ta mamia, gozo-gozoa, abertzale utsa dena 2.50 ptan duzue salgai Iruñako Centro Vasco-n, reembolso dela bide bialtzen da ere bai.

 

aurrekoa hurrengoa