 |
EGUNEKO BERRIAK (XI)
La Voz de Navarra, 1932-V-14
Euzko-jaia Narbarten
Eldu den igandeko aratu dire jai pollitak. Goizean pillota-jokaldia, arratsaldean, JEL-batzarra, izlariak izanen direla Tolosa ta Egibar azkarrak ta Iruñeko Miren neskatxa pollita ta izlari gurena. Su ta gar dabiltza bazterretan jai au dala-ta, eta ustea dago bilduko dela jendeketa gaitza.
JEL-batzarra Arbizun
Barrankako erri begiko ontan, JEL-batzar garrantzi bat eraldu da ere bai. Aspaldi ontan ari ziren arbizuarrak zerbeit omentsu egin bear zutela-ta. Or doaye. Bertan mintzatuko dira Azkarate-tar Joseba, baztandar ezauna, Napar-Buru Batzarkidea bera ta Goikoetxea-tar Kepa, uartearra ta izlari errimia den F. Zabaleta-tar Jule, Emakume-Abertzale-Batzaren lendakari ospetsua. Orriak barreiatuak izan dira bazterretan eta eldu zaizkigun berriez, jendea bilduko da.
Doumeren eorzketa
Egin dute Parisen ospe andiz. Gorpua eraman zuten lendabizi Notre Dame delako elizandira. Bertan meza nausia eman zuen Verdier kardenalak eta andik artu zuten Panteon delako illegira. Emazteak agindua beitzuen sendi-illobira eramateko, andik ateratuta, ola egin zuten.
Estatuto dala ta ez dala
Españako bazterretan izkanbilla ta izkiriu besterik ez. Estatutoa dela solasgai. Katalanek nai dute beren eskubidea biurtu diezaten, Españako jendiek ordean entzun ere ez dute nai. Okek esaten beitute nausiak direla ta bestiak menpe emateko nai ta naiez. Beti ere, elkarren aurkako oldarretan dabiltz. Eskerrik eta Azañak esana beitu estatutoa pasatuko dela. Or dabiltzan saingari so eginen balitz, etsitzeko ginuke gauza, españar amorratuen aldetik naimen ona ez beita inundik ageri.
Euzko-jaia Bartzelonan
Zuek, euzkotar usteloik aitxakitan ibiltzen zeratenak euzkera ori dela ta au dela, jai bat izanen da Bartzelonan biyar igandean, Palacio de Proyecciones delako jauregian. An agertuko dire euzko-bizitzako irudi batzu ta euzkeraz ere gauzak eginen dira. Orra or Bartzelonan. Zuk bearbada ustea izanen duzu euzkerak ez duela balio ezertako ta or duzu Bartzelonara eramanik. An jendiak badire, ba, sudurretik aruntzaxe ikusten dutenak. Aintzakotzat artzen badute euskera olako jendiek, zer duzu, ba, zuk errateko?
|
 |