www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

EGUNEKO BERRIAK (XII)

 

La Voz de Navarra, 1932-V-21

 

        Araudia

        Araudia bai edo dakizu, irakurle orrek, zer den. Estatutoa, euzkera zakarrean. Ederki zoayen Euzkadin eta emen Naparran bañan ezkertarrok esan dute orainik ez direla jakitundu ta Udal-Batzarra atzeraxe eman-bearra izan da. Garagarrillan, 19gnean izanen omen da. Zu sutsu zabiltza noski araudiaren alde, euzkalduna izan eta olako sendimenduak ez eukitzea ez beitire ongi artzen alkarrekin. Bañan gure euzkera eta gure oiturak, itz batez, gure gogoa galdua dugunez geroz Naparran, badire jendeak emen atzerriari leia diotenak gureari baño geiago. Zoaz ba olakoengana, araudia au dela ta ez dela. Azpako bentara igorriko zaituzte. Ta kanpokoak bizi dire azkar gure artean ta okek, alegia, araudiari uko ere bai. Beti ere, zu bazera napar zintzoa, ez gero etsitu, araudiak ateratu bear du zelan edo alan.

 

        Doipuruaren gutuna

        Aita Sainduaren Karta. Egun otan edatua dute lurbiran. Ederra da benetan eta kistar-mamiz jori-joria. Oldozgai ta eginkizunatan die agitz giristinoeri, ikasi nai ba-dute. Ta lurreko guzieri ere bai. Gauzak makur dabiltza oraiko ontan. Ugolde-garaian bezain larri, noski. Gizonak erdoiztu dira guztiz, grinarik ez dutela diruena baño. Ta orduko artan bezala, zigorrak etorri bear dute azkar, ikusten dugun bezala. Orai ere erreka jotzeko urrana dago gizadia, diru-gosez.

 

        Done Urban

        Gaskuen ari dire prestatzen elizkizuna. Omengarria izanen omen da aurten ere. Zuek, euzkaldunoik, badakizute nola egiten den aspaldiko jai au. Ez utzi, ba, aurten ere Gaskuera joan gabe, arimak eta gorputzak egun ederra ta alaia pasatzen oi dute-ta.

 

aurrekoa hurrengoa