www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AN EMENKAKO BERRIAK (III)

 

La Voz de Navarra, 1933-II-26

 

        Inautea

        Egun asten da aurtengoa. Euzkalerrian izan dugu beti pozkor ta alaitu. Aundiak eta txikiek, gaztiek eta zaharrek bazuten zertaz gozatu. Mozorroak karrikara-orduko, erritarrak dantzan. Ikatza eskumenetan izanki, mutillek ez dute beste makillaje bearrik ere. Moro ok neskatxeri agertzearekin, ara karraziak eta txilloketa eta zarrastak. Badoatzi baita ere mutikoak nausieri idurizkatuz, zakuetan sarturik, kalerik kale. Ustekabean, atso Katalin agertu da karrikan furrunka, traste debru aieri egotziz apaldi gorriak. Mordoska jokatu zaio ta baderamate aurrera, atsoak esia eta ezin autsiz... Zarratrako alaenak! Deabruain piztiak! To! Auxe bekokea, nausieri lotsa galtzen besterik ez beixakitek... Aspaldion aske xabilak lasaikeria munduan.

        Beti ere, erritarrak jolasten ziren azkar eta inaute, aipua zabaldua zen bazterretan non eta, egun okez gainera, egiten beitziren inaute-jaiak urteko beste egun batzuetan ere. Oiartzun-aldean egiten ziren bestak urtebarruko egunetan ere. Emen, iruñarrok bai edo ginuen Arrotxapean mozorro ospetsu bat, onetik izena beitzuen ekarria etxe batek. Au, bañan, ez omen zen aragizkoa atso Katalin, karako lurrin, ikaratzen zuten bezalakoak baizik eta baratzean zagon Txori-Mutil galanta bat, auzoan naski azkarrena.

 

        Baionako apezpikuak euzkeraz

        Eskualduna-k, Baionako astekari bipila, dakarra ango apezpiku jaunak eliztarreri eman garizuma-idazkia. Idazki au, oi bezela, euzkeraz dator. Ango euzkeldunak zoritsuago dira onaindikoak baño. Zergatik ez da egiten berdin? Lengo egunean zekarten emengo izperringiek gure apezpikuaren idazki-berria ta ez dugu jakin onezkeroz euzkeraz emana denik. Emengo euzkeldunek, ez ote dira ariek bezain nor beren mintzairan? Ez dakigu gure apezpiku jaunak gai oneri buruz duen txedea, bañan zer nai den ere, esanen diogu, alik apaleneko lotsaz, eliztar asko gelditu direla agoa ezurrez beterik aren idazkia irakurrita. Olatan irakurri ala ez irakurri dute bertsua. Uste dut ausar ediren ditzakela apezpiku jaunak euzkeratzaleak, bañan euzkeratzale-bearra balitz emen naukate, atzeneko eliztarra ta otseina naizen au.

 

        Bidegabekeri latza

        Donostian gertatu da egundoko lazkeria. Espetxe edo kartzelera eman dute gizon bat, epai-gizonek edo juradoek uts eginik, erantzutean. Nola izan dute ba uts ori? Aisa, ez beizakiten erderaz, auzia izanik erderaz. Epai-gizon buruak ola du erasana. Au gaizkintza! Gipuzkoan eta Euzkadi osoan gaizkintza onek sortu duen aserre-ikarea ezta aipatzekoa ere. Izperringiek auzia berriz ikusi bear dela diote, jendiak bazterretan suminak artuta, oroek esanka larri gertatu bear duela, uts ori ez bada zuzentzen, argi ta garbi ta zintzo ez jokatzekotan auzi ontan. Auzi au ikusteakoan, epai-gizonak euzkeldun utsak zirela oarturik, Audientziari eskatu zitzaion euzkeraz egiteko itateak. Otso gorri bat agertu zen españazale-eskertarren aldetik, eskari bidezko au lurratu-naietan. Liberal okitu ta mihizko okek ez dute itxuraz ederresten euzkelduneri egitea euzkeraz naiz eta gizon bat, errugabe, kartzelera bota. Aurka edo kontra ateratu ziren, espetxera audikirik ere errugabea, deus axolik ez diela zuzen jokatzeak ala ez.

        Erkalaren mendean gaude ala otso txarren atzaparretan! Non da zuzena ba? Gizon batek eskatzen duenean, zintzo epaitu-bearretan, euzkeraz egin dakion, nundik eta nora epai-araziko al zaio ez dakiten mintzo batean? Ez beintzat zuzenez. Eskertarrek gizon onen bizitza ere galdatua zuten. Euzkera egitekotz azke aterako zela ikusirik, ez beitzen orren aitzi azalduko zenik epai-gizonen artean, nai izan dute indarka galdu. Ortako gutieneko den alderpidea ekendu nai izan diote. Baita ere erantzi epai-gizoneri zintzo epaitzeko gisa, ulertzen ez duten erderaz emanez auziketea. Ona dago olako erkala ta gaizkintz onen kide diren erkaldarrak!

 

aurrekoa hurrengoa