www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AN EMENKAKO BERRIAK (IV)

 

La Voz de Navarra, 1933-II-28

 

        Estatuton bear gorria

        Lengo egunean irakurri ginuen Comisión Gestora delakoak trenkatu duela ixialdia ta badoayela estatutora buruz berriz ere. Zer nai den ere, adipetua bai edo dago igespiderik ez duela, ala estatutora ala ondamendira. Urran dugu Españako gobernuaren atzaparra, gai-gainean dugu aren disidu latza. Ezin baztertu doakaitz larri au ez bagera biltzen estatutoaren babespera. Gure euzko-senidiek asmo bera daukate atxikiz ta asi dira jokatzen arreri buruz. Orai, Nabarran, argimena galdatu dio Gestorak Ponencia delako gizon-zuhur-bildumari. Ta uste dugu inor ez dela geldituko estatuton eske alik lasterren joan gabe. Ta balitz olakorik, ona gure onua: sartzeko erotetxea berandu gabe, burutik dagola-ta.

 

        Donostiko gaizkintza

        Jendiak asaldatu dire Gipuzkoan ta alke-ondarrik badago euzko-zainetan, euzkeldun bat ere ez dagoke, gai dena, otzetan entzuteko Donostiako laido beltza. Mutil bat, euzkelduna, 21 urtez zigorpetua izan da, aske atera-bearrean. Zergatik? Jurado-ko gizonek ez beizakiten erderaz. Baietz esan bear zutenean, ezetz esan ta aitzitik. Au ez da inoren ustekeria, au da jurado berorien aitorra. El Día izperringiak argi ta garbi ekarri du onen berria. Antxe jurado buruak erasan du lagunek bere baitan zutela, bete-betea, fida. Gaizki erantzunik berak ere, nahasia izanez, bestien erantzuna aizun eta okerra izan bear zuen. Okek ere aitortua ta orotara azaldua dute uts egin gaitza, beren eskuaren idatziz.

        Au ez daike utsean gelditu, edo iraungi argi-txakurren gisara. Ez alabainan, bazterrak inarrosiko ditugu, beste auziketa bat atera arte, lurpetik ere. Zur edo bulur, onez ala azkartara, eutsin bear dugu zuzenari. Gizon bat, errugabea bera, aretsi arte dasakegu, espe dago laidozki, juradoek ez ulertuz erdera. Españar epaitzaleari eskatu zitzaien euzkeraz izan zedin auziketea. Arek ezetsirik eskari zuzena ta bidezkoa, gizon bat dugu kartzelan altxa. Euzkotarrak, eup...

 

        Euzko-etxeko jaia

        Batzokia mukuru-mukuru txoko ta trokondotan, ospatu zen iragarri jaia. Ura zen euzko-usain begikoa! Neskatxak eta mutilak dena egin zuten ederki. Txaloak entzunik azkar. Iruñarrak ziren ari izan zutenak bañan alaz ere, euzko-atsa zarioten. Saski-naski-irudi polita batzu atera zituzten apain, eratsu ta bizkor. Erakutsia dute atera ditezkela nora nai. Eremu estuxea dugu emen oro aipatzeko bañan gogotik eginen ginuke uste baño polikiago atera beitzen dena. Emakumeak eta mendigoizaliak zintzo iarduki zuten irudi-bearretan eta ikusliarrak pozik eta atseginez eta irri-algaraka zeuden, sarri egingo delakoan beste jai bat, onen kidea.

 

        Sozialismok porrot OTF

        Internazionalak, Amsterdan eta Moskovakoak, elgarretaratzeko omen daude. Onek esan nai du sozialistak eta komunistak ari direla elgarren eske, aulezian baño. Erra gaiztoa izaten diote elgarreri biek. Erri guzietan, sozialistak agertu dire komunisten etsai porrokatuak ta okek ordea itzuli diezte aieri. Orrez geroz, elgar-bearra bada, gauzek larri jotzen bide dute arien aldetik. Alde batetik, Errusiko erreka jotzea agerian dago. Atzera egiten ari dire gero ta geiago ta zaluiago. Bestalde, sozialismo ta komunismoa argira azaltzearekin, beste ismo tzarren zuzperra, militarismo, faszismo, izan dugu. Gorri ta gorristek ez dute egin giza-zoriona, bañan, ordean aukera porropia ekarri diote aitzitiko indar gaiztoeri. Berebiziko aldiak ditugu beraz urran ok. Kapitalismo, sozialismo eta kideko ismoak, militarismo eta faszismo barne, laterri aundien aitzaki ta lazkarrak dira. Laterri aundiak xehakatuak ditazkenean, orduan bakea ta sosegua dukegu ludian.

 

aurrekoa hurrengoa