www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERRI BERRIAK (VII)

 

La Voz de Navarra, 1932-IX-18

 

        Españako buruzagiaren etorrera

        Iragarri-arabera joan dituzte gauzak, makurrik ez ta. Eguerdian sartu zen Portal de Takonera delako tokian barna, Naparrako Jauregirantza. Bide-bitartean ziren jendaketa, lerroak argaltxu ziren Paseo de Balentzira sartu arte. Antxe, usutxuago ta Jauregiaren inguruetan, sarri. Txalo ta esku-zarten artean azaldu da balkoira, itzalditxo bat esan-bearretan. Aurretik ziren mintzatuak Iruñako alkatea ta Prieto Altseina. Ez dugu onetsi alkatea. Ezuen ezagun Iruñako alkatea zen edo Soriakoa. Aipu ere ez, gure eskubidien gain. Prieto asi da ongixko. Orduko artan jendeak atera balitzaizkio otxin eta suztagarri, elea abiatuko zitzaion gora-goraketan. An ziren jendiak bañan, fueroak eta zer diren guti zakiten edo axolik eziezten deus. Areago autematen inun den leiarik. Prietok ikusirik jendiak ezituela jaukiak bere esanari, bestalde jozuen. An zirenek bildu balute arek esaten asia ta gogoan atxikiko, pixka bat ateratuko zen noski. Gauzak ola joan dira, deus ezela nabari euzkotasuna edo napartasunari buruz. Goien mintzatu zena Naparran alde izan zen buruzagia bera.

 

        Araudia

        Berriz abiatzen asia. Lengo egunean batzartu ziren Bilbon amazazpi aldun (ogei ta bietarik) eta asmoa artu zuten eragiteko berriz araudi edo estatutoari. Esan ginuen nola uts egin zuten karlistek. Uste dugu bañan ez direla gogortuko beren temian, kinka larrira-mehatxu egonen lirake-ta. Aise ikusten da Euzkadik zer eskeinia duen. Estatuto-kara, gero eta geiago. Sartuko ez direnak erriak erazten duen bidera, bazter geldituko dira. Etorriko balitz estatutoa, ta etorriko da, nola karlistek arbuiatuko lituzteke izanen diren karguak? Aldunen-autatzerakoan, ez dituzte autatuko aldunak? Jaurbide edo gobernueri uko eginen al dute? Baiezkoan, erriak uxatuko lituke. Eta ezezkoan, galdua dago arien almena beti-betierekotz. Sartu-bearra da estatutoa, karlistak gora bera. Ez da zuhurra bazter gelditzea. Ortaz beraz, ustea dago karlisten ukoak ez duela iraunen. Anitz poztuko gineke Euzkadiko aldunak oro batera etortzen ikusteaz.

 

aurrekoa hurrengoa