www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERDAL KUTSU SARKORRA

 

Amayur, CLXXX, 1936-I-4

 

        Batzuk burua esten dute abertzale, sartuak beitire aunitz abertzale xoko-mokora. Utsegin gaitza. Nork burua abertzale-izatera biltzen du aberkoitzen denean. Aberkoitu zer den? Aberkoi biur, abertzale egin biotz-biotzetik. Bertzeak, mihiz bai erran eta biotzetik ez izanak, ez dira fidagarri naiz eta sartuak diren milla zokotara. Ez, mutillak, ez. Auxen dugu galgarriena. Erria maitatzen dute ez mihizko maitekariek, aren aldez aritzen duena baño. Bazkoz, ez du betetzen, txartela artuta, etxera doayena txairo-txairo, ez bear bezala aitor eta jaunartu duenak baño. Gauzok badituzu gaizki eginak, ogei txartelak ere ezaitue salbatuko. Ba ordean ongi baduzu egina, txartela ez da bear. Orra ogei aberkoi-elgartera sartua izanik ez dizu emanen egizko abertzale-izaria. Bear-bearra duzu an agindua bete. Abertzale axal oieri erran bear diegu ez dutela betetzen ez osotzen ere elgarte oietan ezartzen zaien lehen-agindua. JEL-elgarte guziek agintzen dute euzkeraren aldez eginala egiteko. Gure aipatu ok tirria diote agitz oni. Ezetz? Ea abertzale sartu oietan zenbat diren euzkeraren ikasteari lotuak. Einto bat, tikia. Geienak ogei urtetan agertzen dire sargarayan bezain gogor. Euzkerak ez die xirrintarik, erdara ta erdara naiago ordu guzietan. Eleak erriak gaizkatuko digun aitzakia ez da gaurkoa, badu urte-multzo bat, belarriak ordean daude sor eta gor, entzun nai ez dutela.

        Baña errua ez dugu egotzi bear, guziz eta osoki, elea ikasi nai ez duen abertzale onen bizkarrera. Onek ez du ikasten euzkera, ikusten beitu alderdian ez dela eskatzen euzkera deuseko. Zenbat aldiz dugu errana asi bear ginuela guk eskatzen, bañan ez ditugu eskatzen euzkaldunak, morroiak edo seiak bear ditugun tenorean. Abertzale direnek oitura au artuko balute, ataria exteko erdalduneri, bai eginen litzake lan polita. Ez gera oartzen ein oni ta edonor artzen dugu, dela edo ez dela euzkaldun. Gero zinak eta minak, euzkera, au ta ori.

        JEL-ek aurreratzen du euzkera gaxoak baño askoz geiago. Jeldar aunitz ditugu soraio, onen ulertzen gogor, euzkeraganako leia buruan sartzen beranta. Olakoekin ez dugu deusik eginen. Makurrena da buru kozkor ok ez dutela ulertzen erdara zariotenean, erdararen itzea dutela sakon eta barren, zeren eta nor bere mintzoaren menpeko bizi da. Badugu areago ere. Erdalzale amorru ok gero ditugula nausi dela batzarretan dela aginpidetan. Oartzen gera bein baño geiagotan alderdiak eginetan ez dakarrela euzko-usain andirik. Aisa. Alderdiaren biotz-biotzean dituzie erdalzale aek josita. Erdaldun-gisa eskeintzen digute yatorra. Erdaldun-gisa, maketo-gisa, naiz eta gurdi bete bat solas aberkoi irauli. Españar bat ikusiko baginu, bere elea ez dakiena, arrituko litzaiguke bai azkar. Ta ainbertze euzkotar ari gera ikusten euzkera ezyakinak eta abertzalien mamiok ere gelditzen gera bizkarrak uzkur.

 

aurrekoa hurrengoa