www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

EGUNEKO BERRIAK (V)

 

La Voz de Navarra, 1932-IV-30

 

        Ogia eskas

        Boltxebikok etorri baño len, Uropako garatea zen Errusia. Orai bañan eskas gorritan daude, berendako ere ez dutela. Oletako langileri kilo bana ematen omen ziezten, orai egunoroko puska diezte xuhurtua, kilo-erdia besterik ez beitute artzen. Siberin gauzak larriago omen badiltza. Gorriak jasaten ari dire Errusiko jendeak. Emengo txolorioek —Españakoek beinepein— naiko luteke gauzak aratu Errusikoen arabera ustez eta lukainkaz lotuak direla ango zakurrak. Or dute, ba, ikaspidea. Ez dakigu nola dabiltzen ango gauzak. Izperringiek diotenaz, arras makur. Beti ere, ogiz badaude eskas Errusin, gauzak larri bide dabiltza.

 

        Abertzalien odola Ukranin

        Ukrani bizi da Errusik azki azpiraturik. Izigarrikeriak jasanak ditu Ukrani zoritxarrekoak Errusiren aldetik. Boltxebitarrak garaitu zutenean Ukranik uste izan zuen azkatasuna ardietsiko zuela, Leninek ola itz emana beitzagon Errusiren azpiko erri guzieri. Ala iduritu zuten boltxebitarren agindua astearekin. Bañan gauzak arras bestelakotu dire ta abertzaleak jasaten dutena ez da esateko. Errusiko zakur odolegarriak nausitu zaizkie ukranitar gizagaizoeri ta alatu ta erail besterik ez dute egiten. Bañan abertzalien biotzak sustatu dituzte morroi boltxebitarren lazkeriok ta asi dire gogor egiten. Abertzale batzak sortzen ari dire bazterretan eta gauzek ola segitzekotan, etsai zakarra laster uxatuko dute. Iru abertzale atzilotu ta eriozpetuak izan dira. Abertzalien odola, abertzalien anizgarri.

 

        Maura itz-ausle

        Zuk, irakurle orrek, bai edo dakizu Maura egona dela Pacto de San Sebastián delako batzarrean. Badakizu nola Katalunya arien aldera ekarri-bearrez batzarrekoek orok estatutoaren itza emana zioten. Oken artean, Maura. Egiaren ordua dugun oraiko ontan. Maurak ezetz erraten du, estatutoaren kontra egingo duela alik gogorren. Guk, euzkotarrok, lehendanik ere badakigu norañoko leiala izaten den españar batzuen itza. Ara Espartero, karlisten gudua geldazi zuen euzkotarreri itz emanez fueroak gordetuko zitzaizkiela. Bai zera! Madrileraz geroz itza jan zuen deus axolik eziola goreneko buruzagia izanik ere. Orra Maura flamenko ori, Donostin itza lotu katalanekin eta orai galanki suelto atera. Ori dok mutila. Erdaldunaren, agintza, gezurra.

 

aurrekoa hurrengoa