www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AUTESKUNDEA

 

Amayur, CXXVII, 1933-X-27

 

        Onekin esan nai dugu autaroa, au da, auta-bearrak ditugula aldun edo diputaduak, España aldeko. Guti digu autaro onek bañan guti badigun ere, zerbeit digula ezin uka. Ta, zerbait onengatik, bear gira burrukari lot. JEL bera da burruka, esan nai beitugu JEL-en ahalak nausitzeko Euzkadin sekuleko burrukak ibili-bearra duela. Oro da burruka, gudero ta gudalgo utsa da gizonaren bizialdia. Zainetan ere deramagu burruka-bearra, soin-oldiek, gogo-bulkoek, igi guziek burrukara erazten gituzte. Ez gira mundu untaratuak burrukako baño. Abertzaleak ezin dio burrukari uko egin. Atx egiten badio burrukari, bego etxean. Giza tepelak, iziberak ez ditugu nai gure arteko.

        Ona ba España aldeko aldunen auteskundea. Ta ona burrukak eskeintzen digun tankera. Alde batetik, eskuitar españazaleak, erlisioa dela ta ez delako aitzakitan, arbuiatuak dituztela abertzaleak. Beste aldetik ezkertar españazaleak, batera edo berex, ez dakigu orañik. Oroek seinale bera daramate buruan, españazale. Gogor egin bear dugu guk, euzkotarrek orok, españazalien kontra, edonungoa den ere deramaten izengoitia. Españazaliek orok ondatu gituzte ta gauzkate orai ere erreka jo-bearrak. Euzkadik bear-bearra du burua altxa. JEL gabe ez du altxatuko. Ta españazaleak, edozein motakoak diren ere, ditugu etsai. Au esan-bearra dugu zeren eta batzuek, abertzale berriek batez ere, uste beitute ezaiola ukan bear eskuitarreri ezkertarreri bezein ainbateko uguna.

        Uste onek ixuri arazten ditu olakoak eskuitar españazalien aldera. Ez. JEL dagon aldetik, gure erriaren onain aldetik, oro ditugu berdin. Ezkertarren aldera ixurtzen den euzkotarrak kalte egiten dio erriari ta erriaren onari. Españazale-eskuitarren aldera leia dakarrenak kalte egiten dio erriari ta erriaren onari. So egin soilik erriaren onari ta on oneri gaitz egiten badio Españako politikak, narda egiozu politika orreri, edozein den ere.

 

aurrekoa hurrengoa