www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ASTEKO BERRIAK (VI)

 

Amayur, XLI, 1932-III-5

 

        Gogo-inarkunak, euzkeraz

        Edo ejerziziziuak izanen dira Done Pirmin Aldapakoaren elizan, 7ean asi ta 13en bitartean, deiak dionaz, or beitiko deia. Emaleak izanen dira Iruarritzaga ta Ugarte abak ta egun guzietan eginen dira arratseko 7etan. Ordu ona ta ordu egokia ta ordu gai-gaia. Ez gero ibili aitzaki-maitzaki, euzkeldun ori, al duzula ta ez duzula. Iduki gogoan, bestalde, Iruñan ez dela izanen beste belguntzarik euzkeraz ta ez bazera joaten orrera, ez uste gero izanen duzula berriz ere. Berantarrak porrot beti, ta ola gertatuko zaizu. Bañan ez da aski zure joatea, sendia baduzu euskelduna ta artakoa egor zazu beraz, neskameak bereziki. Ez atzendu inola ere soingain daukazula zuk zure seiak onera biltzeko zera, au dela-ta, joan azi bear dietzu utz gabe. Jaungoikoak sari ditzatela aba begiko ok, etorri beizaizkigu zalantza ginaudelarik beldurrez eta uts eginen ziguten aurten belguntzok. Ez egin gero uts zeorrek, euzkeldun orrek, mihizko maitasuna bederik daukazun orrek.

 

        Euzkeldunak Iruñan

        Oraiko onek burura ekarri digu ze gauz ederra izanen litzaken olako misioetara agertuko balire Iruñan bizi diren euzkeldunak. Euzkel-misioak izanen direla irakurririk batek baño geiagok esan edo du: Done Pirminen eliza duzue aski bai ba. Bañan nik olakoeri esan bear diet ez eliz au, bikoitz edo irukoitz andiagoko bat baizik bear ginukela euzkeldunok, alkerik baginu pixkat ta gure izkuntz zor ederrari diogun leia ere. Zenbat uste duzu, irakurle maite orrek, euzkaldunatan dela Iruñan? Milla? Bi milla? Iru milla? Are geiago, 5000 ote? Geiago. Au baño geiago bide da Iruñan. «Bide da» diot eta ez «da», ez beidakigu orainik zenbat diren zeatz. Gure zabarkeriak ez digu utzi estadistika bat egitera.

 

        Soldaduak atzerrira

        Or ibiliak dire karriketan, berek ez duten alaitasuna inundik ateratu naietan. Inun au izaten da beti alkola. Gure buruaren jabe ginelarik euzkotarrak ez ginen etxetik ateratzen ezta are gutiago inoren mutil joaten. Orduko zoriontzu artan, kintarik etzen Euzkadin, gure aintzineko etxekandriek begiak txukatu bear ezuten semeak ekentzen zizkieztela-ta. Eta garaiena zena, euzko-mutilak eziran joaten inore euzko-gogo ederra edentzera ta zikintzera. Etxekandre orrek, begiak negarrez bustitzen dituzun etxekandre orrek, semea kanporako artzen dizutenetan, zuk estatutoa zer den ezdakizu naski... Ori da ba. Estatutoa bagineuka, zure semetxu ori elitzake joanen soldadu ez eta zure begioik negarrez elitzaizkizuke bustiko ere.

 

aurrekoa hurrengoa