www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERRI BERRIAK (XII)

 

La Voz de Navarra, 1935-XI-8

 

        Aintzina

        Ona euzkal-geznari edo mandatari propia. Noren oyua dakarren? Eskual erritarrena. Ok zer diren? Mendiz araindiko bazterretan JEL-en ahotsa entzun dutenena, tira zaulia asia dugu bertako euzkeldunen artean eta okek atera dute ingi bat ederra. Ez uste gero izperringi luze bat duziela au, ez, tikia baño ta mamitzu, bañan aren idatziak oin ginar dire ta gilikorrak non eta bein asi ezkeroz ezin uko berriz ere irakurtzeari. Denen iyeki edo lumerua asi zenetik daukat nik, zintzo-zintzo gorde ere aren sorta. Bein baño geiagotan lotzen niz zarren ikertzeari ta sumatzen ere zerbeit oargarri. Buru ekartzen dituen idatziak bai dire gurintzuak. Luma bipila ta yoria, idazle onena, azkarrenetan buru, noski. Zenbat balio duen? Guti, 10 libera edo franko urtebeteko. Ingia illekaria da. Aren berri ematen dute Uztaritzen M. Jean Duboscq baitan.

 

        Erregetiarrak pozez Grezin

        Xoraturik daude bazterrak, errepubilika auxatuta, Grezin. Erregiaren gose gorriak omen daude yendiak, zoriona jite betean atari zabaletan barna sartuko zaielakoan. Espantuak ibiliak dituzte koplari zenbeitek orai txakurrak txistorrakin lotuko direla-ta. Beti ere xorabio dabil erria. Ez da aise errien asetzea. Erriak ez du bizi bear ongi, ezik ez alai. Erri aseak ez dire, ez, erri laketuak. Azken guda bitartean eta ondokoan diruz okituak ziren erriak, ez omen zeuden aseak. Ogi kurruzko bat gogotik jaten duena zorionez ausarrago da diruduna baño. Orra Grezi. Inortxok ere eluke erranen erregea izanen den zoriona. Guk uste ezetz, erregea ta erregegoa beitira molde utsak. Ta moldea, berez, ez da deus ere. Orai bear dugu orea, orea nola opila ala. Itxurakoa bada orea, moldeari ongi artuko da ta moldeak zera eginen du txairo. Emazu, bañan, zirinegi dela orea ta ezgaitza, biurrituko zaizu kupida gabe, azka ta puzka ta egundoko eginala ibilita ere, ara berean gogortzen bazaizu, erran naiz nago etsituko zerala. Azpako bentara igorririk molde ta orea. Ez gero gertatuko bertsua Grezin. Errege-nai gorriak ditugu grezitarrak. Oraiko ontan ez ageri zoztorrik. Baditakea gisa ortan emendik guti buru? Orreri, aldatzeari ies egin bear zaio. Erregeren alderako ixuri ta ixitu onen ondoko etsimenduak larri ta luze bear luke ondorioak karreia. Zer edergarria eta zer aterabidea, ordu artakoa?

 

aurrekoa hurrengoa