www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kazetari lanak
Jose Agerre, «Gurbindo»
1930-1936

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Joxemiel Bidador.

 

 

  hurrengoa

MIKEL DEUNAREN ELDUIERA

 

La Voz de Navarra, 1930-IV-27

 

                Mikel, Mikel gurea

                Gorde, gorde Euzkal Erria.

 

        Euzkadin bizten dirauten abatz ederretan auxe dugu, deun Mikelena. Ia gaurko au, iruñarrok. Bada, zein irunxemeari ezaio bulka biotza, olako oroiki begikoaren iardukitzekoan? Zahar-zaharra badute euzkeldunek Mikel deunaren abatz gogoangarriau, bertsu dugu iruñarrok aintzin-aintzinetik etortzen beita gure artera, bazko-egun alai oketantxe Aralarko zaindari gorena.

        Mikel deunak ez du aski izan mendiko tontorrean agertzea. Nai izan du guregana etorri ez bañan bein bakarrik baizik eta urte guzietan. Bai eginen diogu aurten ere gure ahalako gorasarrea, bai gurebiziko ordea agertuko, aren maitasunari dagokion bezela. Gongotzon maite ori, zure berrizko agertze begiko orren begira dago Iruña, Miserikordiako aingerutxoak emanen dizun mun maitekorra, erriarena izan zazu, ertxi-ertxia. Ta buruan daramazun gurutze eder orrekin donetsi gitzazu, arren, betidanik atxikiak gagozkitzun euzkeldunok. Donetsi gure erria, gure aurrideak, gure gaxuok, bizibide latza daramaten oro, baita ere gure karrika ta zeiak, gure pentzak eta gure bazterrak oro, gaitzaren ahala koka ez daiten barnera.

        Euzkeldunen babesle azkar orrek, zaindu Euzkal Erria. Gaurko euzkotarrak argizta itzazu ba, oken biotzetan elgarrenganako leia bizia sortuz. Jaunak eman goreneko ahal orrekin iraunarazi duzu gure erri maite au, ixtorioko lazturetan barna. Ekarri, arren, Euzkal Erria dagokion bizitzara. Ezeztatu arteko asarreak, azkartu senide-lokarriak, bizkortu gure bizmenak oro, ezen zenbat eta atxikiago gure oitura ederrori, ainbat zureago izanen baigiuzu. Jaunaren aintzarako.

 

  hurrengoa