Grand Placen aurkituko gara
—2—
Ezkerreko parte honek Erdi Haroko harrizko etxeei zegokien estilo arkitektonikoaren ezagugarriak aurkezten ditu, flamenkeraz STEEn deituak. Badakizu flamenkera germano hitzkuntzen familiakoa dela eta hargatik daduka ston ingeles hitzarekin antza eta kutsu berdintxea. Garai hartan udal etxeak kuadrilatero luzatu bat ematen zuen, angulu bakoitzean dorre tipi batekin balaustrada almenatu batez hornitua, zeinek antzinako defentsako dorre eta etxe fortifikatuen troneren antza nabarmena bait dute. Ezker alde honen osagarriak pisu bajoa, lehen pisua eta bigarren pisua dituzu, era gero horren gainean angulu bakoitzean, esan bezala, dorre bat eta teilatu zabal eta handi horretan leiho karratu horik lukarno deituak.
Fatxada printzipalen ikus dezakezu, lehendabizi, pisu bajoan galeria horrek hamaika arku dituela, zeinen berezitasuna bait da ez direla erortzen edo sostengutzat ez dituztela habeak, pilare horik baizik. Eskaileraren eskubi aldean konstruikera guztiz ausarta duzu, bere jeneroan bakarra diote eta hala da ene eritziz, bi arkada horien sostengua bi rosetoi bait dituzu, hutsunean esekiak daudelarik Leoien zurubi horretarako pasoa uzteko asmoaz agian. Eskaileren izen hori, ulergarri denez, 1770 birreraiki zituztenean bi leoiez hornitua izan zelako da. Galeriaren hondar aldean pisu bajuko lokalen ateak zabaltzen dira.
Grand Placen aurkituko gara |