Grand Placen aurkituko gara
(f)
JEAN VAN RUYSBROECK arkitektoari eman zioten udaletxea osatzen zuten bi parteak elkartzeko agindua, haien erdian dorre egoki bat jarriz. 1449.ko urtarrilaren 23.an sinatu zuen kontratoa, eta ardura hori zuhurtasun osoa eramango duela zin egiten du. Haseran dorreak angule bat zedukan zeinaren bobedak, portikoaren azpian, sarrerako ardatzaren separatzea probokatu bait zuen.
Ez du batere zentzurik zenbait liburuk dioen leiendak, zeinaren arauera arkitektoak dorretik behera bere burua bota omen bait zuen, dorrea edifizioaren erdian ez zegoela konturatu zenean. Dorrea lau pisuz osaturik dago, behean kuadradoa duzu, gero oktagonala eta azkenik kapitel bat daduka, 1455.an bukatu zena eta Brontzezko San Migel batez koroaturik dagoena. Honek bost bat metro ditu, eta haize horratz batez horniturik dago.
Ikus dezagun orain udaletxeko sarrerako portikoa, guztiz miresgarria baina. Hemen ere anitz eskultura dago, tinpanoan zinegotziak eta gildeak, hiriko militarrak, erdian, San Migel, ezpatarien patroia; eskubian, San Jurdi, balestarien patroia; ezkerretara, San Kristobal, arkabuzarien patroia, eta eskubiko anguloan San Sebastian, arkularien patroia, hots, sainduen errepresentapen erlijios bat baino zerbait gehiago dukegu, eta agian herria harmetan agertzen zaigu, herria defendatzen zuten konpainien patroiek mostratuz. Beste horrek ez daduka zerrikusirik, Sant Gery baita, hors, Bruselasko lehen apezpikua. Tinpanoaren inguruan zortzi profeta eserita agertzen dira, kapa zabal batzuetan inguraturik.
Eta beste estatua horrek Bakea, Zuhurtasuna, Justizia, Indarra, Legea eta Neurritasuna errepresentatzen dute.
Ate hori ere guztiz interesgarria da. Deabrua lurrera botatzen duen hori, San Migel herriko patroi begiralea duzu. Ateak bi parte ditu floroiz beteak biak bata zein bestea. San Migel da Bruselas hiriko patroi eta nolabait, hiria bera, eta deabrua, beraz, bere etsaia, baina anitz interpretapen ukan dezake imajina horrek, gizona mostruoaren kontra, Kadmo sugea zuhaitzen iltzaturik uzten, Apolo azkonaz Pitoi monstruoaren hiltzea, Horus Tifonen kontra Ejipton. Eta are San Jurgi bera ere herensugea hiltzen.
Eta hor dagoen estatua hori JEAN VAN RUYSBROECK, dorrearen arkitektoarena da.
Patioan are argiago ikusten dira udaletxea osatzen duten bi parteak. Parte gotikoa eta Luis XIV estilotan eraikia, eta hor erdian bi iturri, zenbaiten eritziz Belgika trabesatzen duten bi hibaiak errepresentatzen dituztenak, eskubitan ESCAUT eta ezkerretara MEUSE. Dirudienez iturri horik 1715. koak dira.
Grand Placen aurkituko gara |