Grand Placen aurkituko gara
Mario Onaindia

Haranburu Editor, 1983

 

 

(c)

 

        Eskubiko partearen egilea, ordea, ez da ezaguna. Nolabait lehen partearen, ezkerreko partearen linea jeneralen era formaren jarraipen bat da.

        Fatxada printzipalaren pisu bajoa bestearen baino laburrago da, honek sei arkada besterik ez baitu, habe eta janben gainean erortzen direnak; lehen pisuan ojibak osatzen dituzten sei lehio daude. Eskubiko parteak, ordea, hamaika arkada ditu pilasten gainean. Lehen pisuan, estatuadun nitxo batetan bukatzen diren leiho rektangularak daude. Galdegin dezakezu ia ez ote diren asimetria horiek udal etxearen arrakasta arkitektonikoaren kausa. Zeren simetria azken finean horniturako motibo bat besterik ez duzu, baina honelako asimetria honek hain ematen du natural non naturaren kopia bat bait da eta natura asimetrikoa izaten da beti.

        Arkaden azpian almenak ezkerrekoaren antzeko balaustrada bat daduka, baina ojiben floroian arkaden gainean erortzen dira.

        Bi pisu hauek ez dira lehengoan bezalakoak. Eskulturen hornidura ere desberdina da, sobrioagoa; leihoak, bestalde, ojiba zabalekoak dira eta ez gezurrezkoak, lehenagokoak bezala. Lehen estatuak eta doselek betetzen zuten lekua hemen floroiek okupatzen dute,

        Udaletxeko fatxada, bestalde, egiazko eskultura esposizio bat duzu.

        Gaiez den bezainbatean eskulturak bi kategoriatan bana ditzakegu. Eskultura ofizialak eta herritarrak.

        Gai ofizialeko eskulturak, hor, ezkerretara, lehen eta bigarren pisuaren artean friso guztiz aberats bat ikus dezakezu, estatua ugariez betea. Doselak hor daude baina nitxoak hutsik aurkitzen dira. XIX mendearen bigarren partean hiritar agurgarrien irudiak jarri ziren. Eskubiko aldeko estatuak Brabanteko duke-dukesa dituzu. Doselen estiloa ere ez da ezker aldekoa bezalakoa. Eta estatuak ez dira hain zaharrak. XVII mendeko haseran anguleko dorre tipi horretan subiranoen lau estatua zeuden, baina belgek independentzia lortu zutenean kendu egin zituzten.

        Era gero gai herritar deritzen eskulturak. Jeneralean rosetoiean, kapiteletan, garloetan, repisetan kokatzen da artistaren idurimena historiaren era folkloreko pertsonaiak errepresentatzeko.

        Edifizioaren parte zaharreko eskulturak guztiz espresagarriak dira, apaizei edo emakumeei buruz trufa egiten dutenean bereziki.

 

Grand Placen aurkituko gara
Mario Onaindia

Haranburu Editor, 1983