Grand Placen aurkituko gara
Mario Onaindia

Haranburu Editor, 1983

 

 

(e)

 

        Eskubikoaren gainean hiru irudi daude. Lehena, HERKENBALDen lobeak egin zuen krimenaren atxakia izan zena, sedukzioa; juje zuhur eta sobornaezinarena halegia. Gero, bere osabak burura eramaten duen hogendunaren exekuzioa, eta hirugarrena jujearen komunio mirakuluzkoa. Gai horiek eta Trajanori atribuitzen zitzaion zenbait eszenak idarokitzen zuten Roger van der Weyden, egilea. Baina 1695.an udaletxeak jasan zuen inzendioan erre egin ziren eta pinturak ere desagertu egin omen ziren. Horien birkonstruipen bat alkateak eta jujeek justizia zabaltzen zuten lekuan aurkitzen dira memento honetan. 1436.an hiriko pintore ofizial izendatua izan zen Van der Weydenek eginak ez bada gutienez inspiratuak dira. Bernako museumean irauten duen XVI mendeko tapizeria batek oroit erazten du Bruselasko Ammanen obra suntsitua.

        Ezkerreko rosetoiaren gainean, Bruselas okupaturik egon zenean askatu zuen heroiaren suplizioa oroit erazten dizu. EVERARD'T SERCLAES istant honetan Flandesek egin zioten atentatuan agertzen zaigu, 1388. Brabanteko dukeak zaldun izendatu zuen Evvard, bere ausartziaren kausaz eta hiriko alkate izan zen behin baino gehiagotan. SWEDER D'ABCONDE, GAESBEEKeko jaunak Bruselasen inguruan zeuden lur batzuen kutizia zedukan, baina hiriko majistratuak ez zuten nahi inola ere herri osoaren eskubide eta heredentzia ziren jabegoa haietaz ukatzea. Eta orduan SEDER, mendekatzeko erabat deliberaturik, haietariko baten gan bere ira guztia asetzea erabaki zuen eta bere jarraitzailek enboskada bat prestatu zioten LENNICK-SAINT-QUINTINetik zetorrela. Gero hanka bat eta mihingaina moztu eta bide erdian abandonatu zuten.

        Bruselasera JEAN DE STALEK Hal eko deanak ekarri zuen eta handik denbora gutitara hil zen. Baina heriotze hau ongi mendekatu zuten bruselasdarrek eta GAESBEEKeko gaztelua erre zuten. Rosetoiaren beheko aldean deabrua bera agertzen da Sire de GAESBEEKeko arima daramala.

 

Grand Placen aurkituko gara
Mario Onaindia

Haranburu Editor, 1983