Grand Placen aurkituko gara
Mario Onaindia

Haranburu Editor, 1983

 

 

(d)

 

        Eta ezkerretara, apaiz, fraide, apezpiku, burjes, nekazari, andre, eta anitz beste klasetako jendea era guztiz satiriko batez nahasiak.

        Are interesgarriago dira agian kapitele historikoak. Erdikoan fraide eta apaizen ohitura alaiegien satira bat duzu. Non mahai batetan ezeririk aurkitzen diren andre horik jaten nahiz edaten. Non komentuko gela batean dagoen fraide hori leihotik ematen dioten zerbeza pittar bat hartzen. Non monje baten bertutearen irudia ematen duena bakanal horren guztiorren erdian, izugarrizko brebiario handi bat daduka eskuan eta beste eskuaz bere lagun batek eskaintzen dion zerbeza bati uko egiten diolarik.

        Leoien zurubiko bi rosetoi horrek bidariaren arreta deitzen dute, arkaden sostengu diren pilare lerro hori eten erazten bait dute, eta bere dekoratua guztiz interesgarria dugu, HERKENBALDen leienda batetan idarokia bait dago, EVERARD'T SERCLAESen asasinatua Sire de BAESBEEKen jarraitzaleen eskuetan.

 

Grand Placen aurkituko gara
Mario Onaindia

Haranburu Editor, 1983