www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LII. KAPITÜLIA

 

Gizonak uste ükhen behar diala lehenago merexi dütiala azote kolpiak, eziez konsolazioniak.

 

        1. Jauna, eztit merexi zure konsolazionia, ez bisita ezpirituala: eta hartakoz jüstoki tratatzen naizü, prauberik eta eskerniatürik eizten naizünian.

        Ezi, itxaso bat nigar egin ahal nezan ordian, enikezü orano merexitzen zure konsolazionia.

        Hartakoz deus besterik eztit merexitzen, baizik ere azotatü, eta gaztigatü izatia; zeren ardüra, eta mortalki ofensatü beitzütüt, eta gaiza hanitxetan, hüts handirik egin beitüt.

        Egiazko arren arrazua untsa ezagütütrik, eztit merexi konsolazionerik mendren mendrena.

        Bena zük, Jinko ezti, eta miserikordius zirena, zure obrak gal ditian nahi eztüzüna, miserikordiaren untzien eretzian, zure huntarzünaren aberastarzünen erakusteko; badüzü karitatia zure zerbütxariaren, harek ihuntik merexi dian beno haboro konsolatzekua, gizonek orok egin liroien beno hobeki.

        Ezi zure konsolazioniak eztütüzü, gizonen elhestak bezala.

 

        2. Zer egin düt, Jauna, zük eni eman zinizadan zelüko zunbait konsolazione?

        Nik nihaur beithan ezagützen dit, deus hunik eztüdala egin; bena biziuetara bethi ekharri, eta hunialat ützültzeko herabezti izan nizala.

        Hori egia düzü, eta etzirozüt ükha.

        Bestela erran baneza, zü jar zinteke ene kuntre, eta elükezü ihur ni süstenga nindiruanik.

        Zer merexitü düt ene bekhatientako, ifernia, eta sü eternala baizik?

        Egian aithortzen dit, trüfak eta mesperetxiak merexi dütüdala untsa, zure deboten artian izentatü izatia: eta zunbat ere hori nekez entzüten beitüt; haregatik orogatik salhatüren zitit ene bekhatiak, nihauren kuntre, egiaren süstengutan, amurekatik zure miserikordiaren ehiñerago jardiestia, merexi dezadan.

        Ogendant nizanian, eta ahalkez betherik naguenian, zer erranen düt?

        Eztit, hitz hunen erraiteko baizik, mihirik, bekhatü egin dit, Jauna, bekhatü egin dit, heizü nitzaz pietate, pharka ezadazü.

        Eitz nazazü aphür bat, ene doloriaren nigarrez hüstera, lür ülhün, eta heriuaren belzküraz estalirik daguenialat juan beno lehen.

        Deus galthatzen düzia, gar habororeki, bekhatore miserable ogendant bateganik, eziez bihotzeko dolümenian izan dadin, eta bere faltegatik ümilia dadin.

        Egiazko dolümenian, eta bihotzaren ümiliatzian, sortzen düzü pharkamentiaren esparantxa, phausatzen düzü kontzentzia nahasia, arraberriten düzü grazia galdia, begiratyzen düzü gizona, gero jin behar dian koleratik, eta Jinkua, eta arima penitenta batzen dütüzü alkharreki, besarka saintü batetan.

 

        4. Bekhatien dolümen ümila, sakrifizio maithagarri bat düzü zuretako, Jauna, zuñek ürrin hanitxez hobiago bat egoixten beitü, zure aitzinian, eziez intxentsü erratzen denak.

        Hori düzü orano ünkhentü preziatü, zure huñ sakratietara ixur ledin nahi ükhen züniana: zeren ezpeitüzü seküla belzurirrik egin bihotz dolümenez eta ümilitatez betherik daguenari.

        Han düzü gure etsaiaren kolerari ihesi egiteko lekhia; han theiarzün bestetarik bildü dütügünak oro garbitzen, eta hunialat khanbiatzen dütüzü.

 

aurrekoa hurrengoa