www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLIX. KAPITÜLIA

 

Bizitze eternalaren desiratziaz, eta harat juaitera iseiatzen direner, zuñen huntarzün handiak daudian haidürü.

 

        1. Ene semia, borogatzen düzünian gloria eternalaren desirküntia zelütik ixurtzen zaizüla, eta khorpitzetik jalkitia zure arimak desiratzen diala, amurekatik ene argitarzüna khanbiamentiaren itzalik gabe ikhus ahal dezan, zabal ezazü zure bihotza, eta inspirarzün saintü hura besarka, boronthate oso bateki.

        Esker ezinago handiak eman itzazü zelüko huntarzünari, zuñek hañ mañuski tratatzen beizütü, hañ eztiki bisitatzen, hañbeste süreki korajatzen, eta hañbeste photerereki goititzen ere bai; beldürrez zihauren pheziak lürreko gaizetarat eror erazi zitzan.

        Ezi eztüzü hori zure phensamentüz, edo iseyüz ükheiten, bena bai zelüko graziaren, eta Jinkuaren suaren huntarzünetik; amurekatik berthütian ümilitate handi bateki aitzina zitian, eta adela gero jinen diren atakarzünen garhaitzera, et iseia zitian bihotz osoz eni estekatü izatera, eta boronthate süz bethe bateki ene zerbütxatzera.

 

        2. Ene semia, süya ardüra phiztürik diagozü; bena garra kherik gabe eztüzü goiti juaiten.

        Orobat zunbaiten desirküntiak zelüko gaizetarako süz betherik diaudezü; eta haregatik eztütüzü aragiaren tentazionerik gabe.

        Hartakoz eztizie erras xahüki, eta pürki Jinkuaren uhuriagatik egiten, hañbeste desirküntereki galthatzen deien gaiza.

        Holako düzü ardüran zure desira, zuñ enthelega erazi beitüzü, hersi jarraikiten zaizüla.

        Ezi gihauren abantalak thonatü den gaiza, ezta ez xahü ez osoki konplitü.

 

        3. Galthezazü, ez zihauri plazent, eta abantallus zaizüna, bena eni plazer, eta uhure egiten deitadana: zeren untsa phensatzen badüzü, behar beitüzü ene maniaren xüxentarzüna, zure desiraren, eta zük desira ahal ziniruanaren gañetik ezarri, eta hari jarraiki.

        Ezagützen dit zure desira, eta entzün zitit ardüra egin dütüzün hasperenak.

        Nahi zinanteke jadanik izan, Jinkuaren haurren gloriaren libertatian: jadanik etxe eternal, eta zelüko herri boztarioz betherik den harek plazer egiten deizü, bena eztüzü orano jin oren hura; badüzü orano beste thenpora bat, erran nahi beita, gerlarako thenpora, triballüzko, eta borogatü izateko thenpora.

        Desiratzen düzü huntarzün ezinago handiaz bethe izatia, bena eztirozü orai hura jardiets.

        Ni nüzü: egürüki nazazü (dio Jaunak) Jinkuaren erresoma jin artio.

 

        4. Behar düzü orano lürrian borogatü izan, eta hanitx gaizatan bulkatü.

        Emanen zaizü zunbait ordüz konsolazionia, bena ez behinere asezia osua.

        Azkar zite arren, eta izan zite indartsü, natürak nahi eztütian gaizen, bada untsa egiteko, bada soferitzeko.

        Gizon berriaz beztitü behar düzü, eta beste gizon batetara khanbiatü.

        Ardüra egin behar düzü nahi eztüzüna, eta nahi düzüna orobat eitzi.

        Bester plazer egiten dian gaizak, badizü opütz hun bat, eta zure gogara denak, eztizü aitzinago profeitürik emanen.

        Betsen errana entzün izanen düzü, zuria ezdeusentako hartü izanen düzü; bestek galthatia ükhenen dizie, zük aldiz zure galtua eztüzü jardietsiren.

 

        5. Bestiak handi dütükezü jenten ahuetan, zützaz aldiz eztizie hitzik erranen.

        Bester gaiza bata, edo bestia fidatüren dizie, zü aldiz deusentako etzütie hun edirenen.

        Hori dela kausa natüra zunbait ordüz tristetüren düzü, eta eztükezü aphür ixilik soferitzen badüzü.

        Gaiza horietan, eta beste holako hanitxetan, ardüran borogatü izaten da Jinkuaren zerbütxari leiala, zer gisaz bere büria ezdeusten, eta gaiza orotan hezten ahal dükian.

        Nekez düzü holako zerbait, zuñtan hañbeste mengua eztüzün, zihauren büriari hiltzia, nula ikhusten, eta soferitzen düzünian, zure boronthatiaren kuntre datekian gaiza zunbait, orotan gainti aldiz, manü ükhenen düzünian gaiza desarau, eta eztirela hun zuri üdüri zaikezünen egitia.

        Eta nula ezpeitzira bentüratzen besteren esküpian zaudiano, photere handiago bati bühürtzera, hartakoz gaitz üdüri zaizü dela, besteren kheñürik mendreniala plegatzia, eta hartan ebiltia, eta zure sendimentü propiaren eiztia.

 

        6. Bena untsa ikhusazü, ene semia, triballü horien frütia, hen bertan akabatzia, eta phakü ezinago handia; eta hantik eztüzü ükhenen khexeriarik, bai aldiz pazentziaren konsolio ezinago azkar bat.

        Ezi orai gogotik boronthate txipi eizten düzün hunen ordiari; zelian bethi ükhenen düzü zure boronthatiaren konplitzia.

        Ezi han edirenen dütüzü nahi dütüzün gaizak, edo desira ahal zintzakianak oro.

        Han badükezü, huntarzün ororen ükheiteko photeria, hen galtzeko lotsarik gabe.

        Han zure boronthatiak, eniareki bethi jüntatürik, eztizü deus besterenik, ez berauren berhezirik desiratüren.

        Han ihur etzaizü bühürtüren, ihur eztüzü zützaz plañitüren, ihurk etzütü destorbatüren, deus etzaizü nahi eztüzünik jinen: bena gaiza desiratiak oro batetan, zure goguaren araur dütükezü, eta zure bihotzeko desirküntiak oro aseziatüren eta gaintikatüren zitizie.

        Han goitzarran soferitien ordari, emanen deizüt gloria, tristezien ordari, laidorioz estaliren zütüt, eta lekhürik aphalena hartü dükezülakoz, ükhenen düzü, ene erresomako egongia bethierekoz.

        Han agertüren düzü obedientziaren frütia, alageratüren düzü penitentzaren triballia, eta besteren pian izate ümila khoroatü izanen düzü.

 

        7. Aphal zite arren orai ümilki besten ororen eskü petara, eta eztüzüla axolik jakitez, nurk hori erran, edo manhatü dian.

        Bena ükhen ezazü arranküra handi bat, ala zure gehienak, ala zü beno gaztiaguak, ala zihauren bardinak galthatü, edo ezagüt erazi deizün gaizaren huniala hartzeko, eta iseia zite egiazko boronthate batez haren konplitzera.

        Batak txerkhjatüren dizü haur, bestiak hura, haur glorifikatüren düzü hntan, bestia hartan, eta biz laidatü mila miliutan; zü aldiz atzitiala alagera, ez hartan, ez huntan, bena bai zure zihauren mesperetxatü izatian, eta ene nihauren plazer hunian, eta uhurian.

        Haur behar düzü desiratü, Jinkua den zütan glorifikatü, bada bizian, bada hilian.

 

aurrekoa hurrengoa