www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXX. KAPITÜLIA

 

Jinkuaren sokhorriaren galthatziaz, eta graziaren arzara ükheiteko konfidantxaz.

 

        1. Ene semia, ni nüzü Jauna, thürbürarzünaren egünian, indar emailia.

        Untsa etzziratekianian, ziauri eneganat.

        Deusek ere eztizü zelüko konsolazionia hala threbükatzen, nula berantegi orazonialat üzültziak.

        Ezi ene othotzen, untsa gogua emaiten düzülarik, hasi beno lehen, txerkhatzen düzü hanitx konsolazione, eta kanpotiko gaizetan, zure plazerak hartzen dütüzü.

        Eta hori dela kausa gaizak oro profeitü aphürretako dütüzü, gogua eman dezazün artio, ni nizala, nitan esparantxa hatzen dienen, soltazalia, eta eztela nitarik kanpo, ez sokhorri azkarrik, ez konseillü hunik, ez erremedio iraipusik.

        Bena orai, hats har unduan, irazarriaren gerotik, ene miserikordien argian sendo zite, zeren hüllan beiniz (dio Jaunak) amurekatik gaizak oro, ez solamentz osoki, bena orano bürütila gaintika arraberri ditzadan.

 

        2. Badeia deus enetako nekerik? edo, ala ninzate üdüri errailiari, eta ez egiliari?

        Nun da zure fedia? zaude fermoki, eta khanbiamentürik gabe.

        Izan zite pazient, eta korajus, eta bere thenorian jinen zaizü konsolazionia.

        Egürüki nezazü egürüki, jinen nüzü eta sendotüren zütüt.

        Tentazionia düzü, zü eskerniatzen zütiana, eta lotseri bano bat, zü izi erazitzen zütiana.

        Zer deus besterik irabazten düzü, gero jin behar dien gaizetzaz arranküra ükheitetik, baizik ere tristezia tristezian gañen: bere maleziaz aski dü egünak.

        Gaiza bano, eta gozo gabia da, gero jinen diren gaizetzaz nahasküra, edo alagrantzia hartzia; zeren ezpeitira heltü bada seküla jinen.

 

        3. Gizonari diagozü holako üdüripenetzaz inganatü izatia, eta ezpiritü txipi baten señalia da, etsaiaren gaizkialako atakarzüner, bere büriaren hañ arhinzki juaitera eiztia.

        Ezi harek eztizü axolik, ala egiazko, ala gezürrezko üdüripenetzaz ingana gitzan, ala presenteko gaizen amuriuaz, ala gero jinen direnen lotseriaz lürrialat egoitx gitzan.

        Eztadila arren zure bihotza nahas, ez-etare lotsa.

        Ükhezü nitan sinheste, eta ene miserikordian konfidantxa.

        Nuiz ere uste beitüzü eneganik hürrüntü zirela, ardüran zure hüllanenik nükezü.

        Nuiz ere uste beitüzü, oro kasi galdü dela; ordian dükezü irabazirik handienaren egiteko phüntia.

        Eztükezü oro galdü, gaiza zük ez nahi bezala jina gatik.

        Eztüzü behar, orai dütüzün sendimentien araur, zure jüjamentia ekharri, ez zunbait phenari, nuntik nahi beita jin dadin, zure ezpiritia estekatü, eta hura hartü; hantik jalkiteko esperantxa osoki galdü beiliz bezala.

 

        4. Eztüzüla uste osoki eitzia zirela, thenpora boxi baten, zenbait thürbürarzün igorri, edo desiratzen zünian gaiza idoki deizüdalakoz; ezi hola ihur igaraiten düzü zelietako erresomalat.

        Eta düda gabe haboro konbeni zaizü, eta ene beste zerbütxarier, phenez borogatiak izan ziteien, eziez oro zien nahiala bazüntie.

        Nik bazikitzüt phensamentü estaliak, ezagützen dit, hanitx konbeni dela zure salbamentiaren, zunbait ordüz gozo gabe eitzia izan zitian, beldürrez gaizen untsa juaitiak gora erazi zitzan, eta plazerak uste ükhen erazi dizazün, etzirena bazilera.

        Behin eman düdana idkiten ahal dit, eta arzara emaiten plazer dükedanian.

 

        5. Eman dükedanian enia dükezü, idoki dükedanian eztikezüt zuria hartü; zeren gaiza hun emanak, eta zelüko dohaiñak oro, eniak beitira.

        Eizten badeizüt jitera zunbait phena, edo zer nahi beia gaiza kuntre denik, etzitiala khexa, eta eztezazüla bihotza gal: nik berhala solajatzen ahal zütüt, eta zure phena alagrantziatara khanbia erazitzen.

        Halarik ere hola egiten deizüdanian, jüsto nüzü, eta peretxü handitako.

 

        6. Untsa zühür bazira, eta egian so egiten badüzü, gaitzez etzütie behar jagoiti triste erazi, hañ koraje aphürreki; bena lehenago alagera erazi, eta eskerren emaitera erakharri.

        Hobeki erraitera, uste behar zünüke, zure alagrantzia bakhoitza dela, zeren dolorez hunkitzen zütüdanian ezteizüdan pharkatzen.

        Erran nizün ene dizipülü maiter: ene aitak maite ükhen naian bezala: nik ere ziek maite zütiet: hargatik enitizün hurak igorrri mündüko alagrantzietara; bena bai debadio handietara, ez uhuretara, bena mesperetxietara, ez auherkeriala, bena triballiala, ez phausiala, bena pazentziareki batian hanitx huniren egitera orhit zite, ene semia hitz hoietzaz.

 

aurrekoa hurrengoa