www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVII. KAPITÜLIA

 

Gure arrakürek orok Jinkuatan ezarri behar diela.

 

        1. Ene semia, eitz nazazü, zütan nahi düdanaren egitera, nik bazikit zer den hun zuretako.

        Gizon ziren bezala, zure phensamentiak jiten zaitzü, eta zure sendimentiak hanitx gisatan, gizonen emurak konseillatzen deitzien bezala dütüzü.

        Jauna, zük diozüna egia düzü, zük enetako düzün arranküra, handiago düzü, eziez nik nihaurentako ükhen ahal niruana oro.

        Ezi nurk ere bere arranküra oro zütan ezpeitü ezarten, hura erorkor dükezü.

        Jauna, nitzaz egizü plazer düzüna, ene boronthatia zureganat xüxen, eta fermo egon dadin ber.

 

        2. Plazer badüzü ülhünpian izan nadin, zirela benedikatü; eta plazer badüzü argian izan nadin, zirela berriz benedikatü; ene konsolatzeko huntarzüna balin badüzü, zirela benedikatü; eta nahi badüzü thürbürarzünian izan nadin, zirela orobat bethiere benedikatü.

        Ene semia, holaxe egon behar düzü eneki ebili nahi balin bazira.

        Hañ gogo bunez behar düzü soferitzeko, nula alageratzeko.

        Hañ gogo hunez behar düzü izan menguatü, eta praube, nula ükhentsü eta aberats.

 

        3. Jauna, nitan gaña erakharriren dütüzün phenak oro, zuregatik gogo hunez, soferitüren zitit.

        Bardinzki hartü nahi zitit, zure eskütik huna eta gaitza, eztia eta kharatsa, alagera eta tristia; eta zuri eskerrak eman, eni heltzen zaiztan gaiza orotzaz.

        Begira nazazü bekhatü orotarik, eta enüzü lotsa izanen heriuaren, ez iferniaren.

        Sekülakoz egoitz, eta biziaren librütik khen enazazün ber; nitan gaña jinen diren thürbürarzünek orok, eztitazie damürik eretxekiren.

 

aurrekoa hurrengoa