www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLVI. KAPITÜLIA

 

Jinkuatan ihurk ükhen behar dian konfidantxaz, gure kuntre erraiten diren elhen unhetsteko.

 

        1. Ene semia egon zite fermoki, eta nitan esparantxa ükhen ezazü. Ezi zer dira elhiak, elhe baizik? baduatzü airian, bena harriak etzitizie xehekatzen.

        Ogendant bnazira, phensamentian ükhen ezazü, nahi zirela gogo hunez khanbiatü hunialat: kontzenziak ezpadeizü ogenik ezagüt erazitzen, nahi düzüla hori Jinkuagatik gogotik soferitü.

        Aski gaiza aphürra düzü, zunbait ordüz elhiak unhets ditzazün, eztirozünen gañen azote kolpü handirik orano soferi.

        Eta zeren hañ gaiza txipiak bihotzialat igaraiten zaitzü, orano aragiari enjogi zirelakoz baizik, eta gizoner, behar beno haboro gogua emaiten düzülakoz baizik.

        Ezi mesperetxatü izatiaren lotsa zirelakoz, zure faltegatik hitzezko gaztigürik eztüzü nahi, eta eltalgünen itzal hotza txerkhatzen düzü.

 

        2. Bena hobeki zihauri so egin ezazü, eta ezagützen düzü, mündia, eta gizoner plazer egiteko amurio banua, orano zütan bizi direla.

        Ezi nuiz ere aphaltü, eta zure faltegatik ahalketü izatiari, ihesi egiten beitüzü: gaiza segü bat düzü, etzirela egiazki ünble, ez egiazki mündiari hil, ez mündia zuri krüzifikatü.

        Bena beha zite ene hitzari, eta eztüzü axolik ükhenen, gizonen ehün mila hitzentako.

        Erran litian ordian zure kuntre, ezinago malezia handi bateki, sor ahal litekian gaizak oro, zer damü egin litziroie, erras igaraitera eitz bazintza, eta lasto bat beno haboro etxeki ezpazintza? bilho bakhoitz bat idoki ahal litzirozieia?

 

        3. Bena debozionia bihotzian, eta Jinkua bere begien aitzinian eztiana gaizki egina erakusten dian hitz batek ehiñera ofensatzen dü.

        Nitan aldiz fidatzen dena, eta bere jüjamentiari egoitera desiratzen eztiana, gizonen lotsarik batere gabe izanen da.

        Ezi ni niz jüjia, eta segretien ororen ezagützalia: nik badakit, gaiza nula igaren den; nik goitzarrenen egilia, eta soferizalia ezagützen dütüt.

        Ene jakitiareki hitz hura erran izan düzü, ene lixenxiareki hori heltü düzü, amurekatik hanitxen bihotzetarik phensamentiak ager litian.

        Nik ogen düna, eta ogen gabia jüjatüren dütüt, bena aitzinetik nahi ükhen dütüt borogatü bata eta bestia, jüjamentü estali batez.

 

        4. Gizonen jakileguak ardüra inganatzen dü, ene jüjamentia egiazko da, egonen da, eta ezta khanbiatü izanen.

        Estalirik dago komünzki, eta aphürri baizik, ezta agertzen gaiza bat bederarentako: bena seküla ezta inganatzen, ez eztaite imgana; zunbat ere, zentzü gaben begietan, ezpeita xüxen üdüri.

        Eni arren hersatü behar da, jüjamentü orotan, eta ez berauren ustekerian bermatü.

        Ezi jüstoa ezta nahasiren, zer nahi beita Jinkuaganik hel dakion, nahi bada zerbait haren kuntre erran izan den, hartan eztenik, eztü axol handirik ükhenen.

        Gisa berian eztü boztario handirik hartüren banoki, nurbaitek arrazureki falta gabe dela erakusten balin badie.

        Ezi bere beithan ikhusten dizü, ni nizala bihotz xokhuen ikherzalia, eta eztüdala jüjatzen kanpotiko itxuraren araur.

        Ezi hanitxetan gizonen jüjamentian laidable edireiten den gaiza; eztate hala, ene begietan, bena bai itxusi eta okher.

 

        5. Jinko Jauna, jüje jüstua, azkarra, eta pazentziaz bethia, gizonen flakezia, eta gaixotarzüna ezagützen dützüüna, ian zite ene indarra, eta konfidantxa oro; ezi eztizüt ene kontzentzia bera aski.

        Zük badakizü, nik eztakidana, eta hartakoz mehatxü orotan behar nikezün ümiliatü, eta hurak eztiki soferitü.

        Pharka itzadazü falta egin dütüdanak, hala gobernatü enizan ordü oroz, eta emadazü arzara haboro soferitzeko grazia.

        Ezi hobe düzü enetako, zure miserikordia hüts eztaitiana, pharkamentiren jardiesteko eziez ene jüsto izateko ustekeria, kontzentzia gorderik daguenaren segürantzatan ezarteko.

        Zunbat ere deus ezpeitüt ene büriaren sendi, haregatik etzirozüt xahü idok, zeren zure miserikordia gabe, gizonik batere ezpeita zure aitzinian jüsto edirenen denik.

 

aurrekoa hurrengoa