www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVI. KAPITÜLIA

 

Besteren mentsdüren unhetsiaz.

 

        1. Gizonak pazienki behar dütü egari, bere beithan, edo bestetan ezin xüxentzen dütian gaizak, Jinkuak beste zunbait xüxentarzün eman diruan artio.

        Phensa ezazü heltü bada hola hobe dela, zure borogatzeko, eta zure pazentziarentako, hura gabe gure mereximentiak balio aphürretako direlakoz.

        Behar düzü hargatik phena horietarik soltatziagatik Jinkua othoitü, plazer zütian sokhorritü, amurekatik eztiki egar ahal ditzazün.

 

        2. Nuiz ere nurbait, behin edo berritan abisatü izanez geroz, ezpeita behatzen; eitzazü hareki debadiorik ükhen gabe; bena oro Jinkuaren eskietan ezar itzazü, amurekatik uhuratü izan dadin, eta haren boronthatia konplitü, haren zerbütxari orotan; harek bazikizü untsa gaizkien hunialat ützül erazitzen.

        Iseia zite besteren mentsdüren, eta zer nahi beita flakeziaren süstengatzera: zeren zihaurk ere hanitx beitüzü, bestek unhetsi behar deitzienik.

        Ezpadirozü zure büria ezar zihaurk nahi zünükian bezala; nula ükhen dirozü beste bat zihauren gogarako.

        Bestiak gogotik nahi gintikezü mentsdürarik gabe, eta haregatik gihaurenetzaz ezkütüzü bilainzten.

 

        3. Nahi günüke, bestek bere saltetan gaztigü garratzik ükhen lezen, eta gihaurk guretan ezin unhesten dizügü batere.

        Besteren libertate sobera etzaikü eder, eta hargatik etzaikü hun; müsik ükhen dezagün, galthatzen dügün gaizan.

        Nahi dügü bestiak tinkatürik egin biden xediaz egon ditian, etagihaurk ezin unhesten dügü bortxarik batere egin dizagien.

        Hortik arren ezagün da klarki, zuñen bekhanki phezatzen dügün gure proximua gihaur bezala.

        Oro balira konplitü, zer günüke Jinkuaren amurekatik besteganik soferitzeko.

 

        4. Bena orai Jinkuak gisa batez gaizak ezarri dütü, nun nahi beitü ikhas dezagün, batak bestiaren kargen egarten: zeren ezpeita ihur ere maküla gabe, ihur ere karga gabe, ihur ere besteren mengua eztenik, ihur ere beretako aski zühür denik; bena behar dügü alkhar konsolatü, alkhar sokhorritü, alkharri erakutsi, eta alkhar abisatü.

        Gañeran deusek ere eztü hobeki ezagüt erazitzen, zuñen handi den bat bederaren berthütia, nula desditxatü izatiak.

        Ezi beharrek eztie gizona flaka erazitzen, bena bai nulako den erakusten.

 

aurrekoa hurrengoa