www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

VII. KAPITÜLIA

 

Esparantxa banuari, eta goratarzünari ihesi egitiaz.

 

        1. Banitus da, gizonetan, edo kreatüretan bere esparantxa ezarten diana.

        Eztüzüla ahalkerik; Jesü Kristen amurekatik besteren zerbütxian izatez, eta mündü huntan praube üdüritzez.

        Eztüzüla zihaurtan konfidantxarik, bena Jinkuatan ezar ezazü zure esparantxa.

        Egizü zütan dena, eta Jinkuak zure boronthate huna sokhorritüren dizü.

        Etzitiala fida zure jakitian, ez zuñ nahi beita gizonen adrezian; bena bai lehenago Jinkuaren grazian, zuñer ümilak ajüratzen beitütü, eta bere bürietan fidatzen direnak aphaltzen.

 

        2. Etzitiala glorifika zure aberatstarzünetan, hanitx balin badüzü ez-etare zure adixkidetan photerus direlakoz, bena Jinkuatan, zuñek gaizak oro emaiten beitütü, eta berauren emaitia, gaiza ororen gañetik desiratzen beitü.

        Etzitiala handi zure khorpitzaren handitarzünaz, edo edertarzünaz, zuñ eritarzün txipi batek gastatzen, eta itxusten beitü.

        Eztezazüla bihotzian har kontentamentürik zure adreziaz, edo ezpiritü ükheitiaz; beldürrez desplazer egin dezazün Jinkuari, zuñi zor beitütüzü zük düzün huntarzün natüralak oro.

 

        3. Eztüzüla uste bestiak beno hobe zirela; beldürrez gaixtuago baten igaren zitian Jinkuaren aitzinian, zuñek beitakitza gizonaren barnian diren gaizak oro.

        Etzitiala ürgüllütsü zure obra hunetzaz: zeren gizonenak ez bezalako beitira Jinkuaren jüjamentiak; zeren eta hanitxetan gizoner plazer egiten dian gaizak, desplazer egiten beiteio.

        Zerbait hunik balin badüzü, bestek badiela hobiagorik sinhets ezazü, amurekatik ümilitatia begira dezazün.

        Damürik eztüzü ükhenen beste ororen pian zure büriaren ezartez: bena jar bazinte bakhoitz baten ere gañetik, galtze handi bat egin ziniro.

        Arima ümil bat gozatzen da bake iraipus batez: bena ürgüllütsiaren bihotzian ardüra daude jeloskeria eta kolera.

 

aurrekoa hurrengoa