www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVI. KAPITÜLIA

 

Jinkuatan beraurtan behar dela txerkatü egiazko konsoliua.

 

        1. Eztit heben egürükiten, bena bai beste mündian, zer ere ene konsolazionetako desira, edo phensa ahal beitirot.

        Nütian ordian nihaurk, mündüko konsolazioniak oro, eta plazerez oroz goza ahal nendin ordian; gaiza segür bat düzü, eniruala irañ ahal lüzaz.

 

        2. Hortik ageri düzü, eztirozüla, o ene arima, ediren konsolazione, eta alagrantzia oso bat, Jikuatan baizik, zuñek praubiak konsolatzen, eta ümilak sokhorritzen beitütü.

        Egürükazü aphür bat, egürükazü, o ene arima, Jimkuaren promesa, eta ükhenen düzü zelian, huntarzün ororen bilkhüra.

        Oraiko gaizak sobera, behar ezten bezala, desiratzen badütügü, zelükuak, eta eternitatekuak galdüren dütüzü.

        Hun thenporaletzaz zerbütxa zite, eta eternitatekuak desira itzazü.

        Eztüzü hun thenporalik, zü osoki asezia ahal zitzakeienik, zeren ezpeitzira kreatü izan hen gozatzeko.

 

        3. Hun kreatü izan direnak oro züntian ordian, etzinteke izan ahal dohatsü: bena zure dohatsütarzüna oro diagozü Jinkuatan, gaizen ororen kreazalian.

        Eztüzü dohatsütarzün hura, mündü hunen maithazale erhuek uste, eta laidatzen dien bezala, eta arima xahiek, zunbait ordüz, gozatzen dien bezala, zuñen phensamentiak oro, zelietan beitaude.

        Gizoneganik jiten den konsolazionia oro, bano eta llabür da.

        Egiak bihotzian boroga erazitzen deizün konsolazionia da, dohatsia, eta egiazkua.

        Gizon debotak lekhü orotan bereki kharreiatzen dü Jesü Krist bere konsolazalia, eta erraiten deio sokhorri nazazü, ene Jesüs jauna, thenpora, eta lekhü orotan.

        Biz haur ene konsolazionia; konsolazionen ororen gabeziaren, gogo hunez, nahi ükheitia.

        Eta zure konsolazionia faltatzen bazait, zure boronthatia, eta ene borogatzeko emaiten deitadazün gaztigia, zerbütxa dakidan ene konsolazionerik handienarentako.

        Ezi zure khexatzia, eztüzü bethierekoz, ez-etare zure mehatxia eternitatekoz.

 

aurrekoa hurrengoa