www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XI. KAPITÜLIA

 

Behar dütiala ihure bere bihotzeko desirak untsa ikhertü, eta xüxentü.

 

        1. Orai drano untsa ikhasi eztütüzün hanitx gaiza behar dütüzü, ene semia, orai ikhasi.

        Zuñ dira hurak, Jauna?

        Zure bihotzeko nahiküntia, osoki eni plazent den bezala, ezar dezazün, etzitian izan zure büriaren maithazale, bena ene boronthatiaren egitera sü handireki iseia zitian.

        Ardüra zure nahiküntek gortzen, eta phausatzen zütie; bena gogua emazü, eia ene uhuriak, ala zihauren abantallak haboro bulkatzen zütian.

        Ni nizala kausa bada, kuntent izanen zira, nula nahi beita gaizak jin erazi ditzadan: bena zerbait zihauren profeitürik estalirik balin bada, harek nahasküraz eta phezütarzünez bethatzen zütü.

 

        2. Gogua emazü arren, sobera konfidantxa har eztezazün, aitzinetik, ene gogorik jakin gabe, hartü zünian desirküntian; beldürrez gero dolü dakizün, edo lehen plazer egiten zeizün gaizak, eta hobiago ustez lehiatüki egin nahi zünianak, gerotik desplazer egin dizazün.

        Ezi eztizü behar ihurk jarraiki bihotzeko desir hun üdüri diren orori, ez-etare hargatik berhala akazatü gaixto üdüri direnak ere.

        Hun da zunbait ordüz estekamentü, eta desirkünte hunen ere bridatzia, beldürrez, hen üsiegi jitiak, ezpiritia barreia erazi dizazün, edo zure aski begiratü izan gabiak, bestiak bekhatiala eror erazi ditzan, edo orano, besten zuri bühürtziak, zihaur nahas, eta eror erazi zitzan.

 

        3. Zunbait ordüz aldiz, behar da bortxareki, eta korajereki aragiaren nahikünten kuntre bühürtü, eta ez goguarik eman, zer nahi dian, edo zer eztian nahi: bena egin ahala oro egin, amurekatik nahi bada eta ez ezpiritiaren pian izan dadin.

        Eta gaztigatü, eta esklabajian egoitera bortxatü behar dü, gaiza orotara prest izan dadin artio, eta ikhas dezan artio aphürrez pairatzen, gaiza arrunten maithatzen, eta berauri plazent etzaionaz ez murmuzeiatzen.

 

aurrekoa hurrengoa