www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXVIII. KAPITÜLIA

 

Kanpotiko gaizen gobernü hunaz, eta danjeretan Jinkuari hersatziaz.

 

        1. Ene semia, zuñ nahi beita lekhütan, edo egitatetan ziren, nulako nahi beita izan dadin zure kanpotiko lana, behar düzü arranküra handi bat ükhen, barnetiko libertatiaren begiratzeko, eta zihauren bürzagi izateko; amurekatik gaizak oro zure pian diren, eta zü ez henian:

        Ziren zure egitaten bürzagi, eta gobernari, ez zerbütxari eta esklabo.

        Bena lehenago egiazko Israelita berhezi bat bezala, igaren zite Jinkuaren haurren zorthialat, eta libertatialat.

        Zuñ presenteko gaizen galñetik beitaude, eternitatekuak hobeki ikhus ditzen.

        Zuñek begi exkerraz, igaraiten diren gaiza hoier, so egiten beitie, esküñaz aldiz zelükuer.

        Zuñ gaiza thenporalek ezpeitütie bereganatzen, her esteka erazitzeko; bena bai hek gaiza thenporalak, hetzaz enplegü hun baten egiteko: Jinkuak xüxentü ükhen dütian bezala, eta laugile ezinago handiak, deus behar eztenik bere kreatüran eizten eztianak ezari dütian bezala.

 

        2. Zer nahi beita gaizaren heltziari orano egoiten ezazira kanpotiko itxurari, eta ikhusi eta entzün dütüzün gaizak ezpadütüzü, aragiari so daguen begi batez, ikhertzen: bena sartzen bazira berhala tabernaklian Moysareki, zer nahi beita akhodiñatan gañen, Jinkuaren boronthatiaren jakiteko: entzünen düzü zunbait ordüz zelüko ihardestia, eta hantik jalkiren zira, hanitx presenteko gaiza, eta gero jin behar dienetarik, ikhasirik.

        Ezi Moysa betho tabernakliala hersatü izan zen, düda emaiten, edo galto egiten zeienen klarki ezzarteko; eta orazioniaren ajütiala laster egin ükhen zian; danjeretarik, eta gizonen gaixtokerietarik libratü izateko.

        Zük ere orobat hersatü behar düzü, zure bihotzaren xokhuala, Jinkuaren baimentuaren sü handireki galthatzeko.

        Ezi hartakoz irakurten dügü Josue eta Israelen haurrak Gabaonitez inganatiak izan zirela; zeren aitzinetik ezpeitzen Jinkuaren gogua jakin, bena elhe eztien sobera sinhetskor izanez, hen debozione faltsiak trunperiala eror erazi zütian.

 

aurrekoa hurrengoa