www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLV. KAPITÜLIA

 

Eztiela behar orok sinhetsi izan, eta zuñen ehi den, elhestetan hüts egitia.

 

        1. Emadazü, Jauna, ene phenetan zure sokhorria: zeren gizoneganiko salbamentia bano beita.

        Zunbatetan leialtarzünik eztüt ediren, ükhenen niala uste nian lekhian.

        Zunbatetan aldiz, ediren düt gütienik uste nian lekhian.

        Bano da arren gizonetan ezarten den esparantza jüstuen aldiz salbamentia zütan diagozü, ene Jinko Jauna.

        Zirela benedikatü, ene Jinko Jauna, guri heltzen zaizkün gaiza orotan.

        Flakü, eta khanbiakor gütüzü, berhala düzü gure inganatü izatia, eta khanbiatzia.

 

        2. Zuñ da gizona hañbeste abisamentüreki, eta goguareki bere büria begiratzen ahal diana, nun eztakion hel zunbait ordüz, zunbait inganiotara, edo düdatara erortia.

        Bena zütan fidatzen dena, Jaun, eta bihotz xahü batez, txerkhatü zütiana, eztüzü hañ ehiñera erorten.

        Eta erorten balin bada ere zunbait thürbürarzünetara, zer nahi beita gisaz phenez üngüratia izan dadin; zük berhala idokiren, eta konsolatüren düzü: zeren ezpeitüzü eitziren, zütan azken ürrhentziala drano bere esparantxa ezarri diana.

        Arraro da adixkide leiala, adixkidiari bere phenetan batetan ere faltatzen etzaiona.

        Zü zira, Jauna, zü zihaur ezinago, gaiza orotan, leial zirena, eta zützaz kanpo, eztüzü ihur ere hala denik.

 

        3. Ala beitzen zühür arima saintü zioianak, ene ezpiritia fundatürik, eta borthiztürik diagozü Jesü-Kristetan.

        Hala banintz ni, gizonen lotsak enindirozü hañ ehiñera erreus, ez-etare elhe zorrotzek hunki.

        Nurk dirotza gaizak oro aitzinetik ikhus, edo gero jinen diren gaitzak aparta? aitzinetik ikhusiek ere ardüran min egiten badie; zer diroie uste gabe jiten direnek mingarki zaurt baizik.

        Bena zeren eztüt nihauren arranküra haboro ükhen, miserable nizana? zeren orano bestiak hañ ehiñera sinhetsi dütüt?

        Bena gizonak gira, eta ez deusere besterik, gizon flakiak baizik, zunbat ere hanitxez uste, eta erraiten beitie aingüriak girela.

        Nur sinhetsiren düt, jauna, nur zü baizik? zü zira egia inganatzen eztiana, eta ezin inganatü izaten ahal dena.

        Haboroz haboro gizonak oro dütüzü gezürti, falkü, khanbiakor, erorkor, orotan gainti bere elhestetan; gisa batez nun, nekez ihurk sinhetsi behar beitü, are egiaren itxura diala üdüri dian gaiza.

 

        4. Ala beikütüzü aitzinetiko ikhuste handi bateki abisatü, gizoner gogua eman behar güniala, erran deiküzünian, gizonaren etsaiak direla bere mixkandiak, eta etzela behar sinhetsi, haur düziela hebentxe, edo hura düziela hantxe Jesüs Jauna, errailia.

        Ene khostüz hori ikhasi dit, eta Jinkuak detsala, eni gogua haboro har erazitzeko den, eta ez erhokeriala eizteko.

        Abisatü izan zite (dio nurbaitek) abisatü izan zite, begirezazü zihaur beithan, nik erraiten deizüdana. Eta ni ixilik naguen thenporan segret uste düdalarik; beraur eztiaukezü ixilik segretü galthatü deitadanian; bena bere büria, eta ni salhatü unduan, berhala juan düzü.

        Holako gizon elhestari, eta goguarik emaiten eztienetarik begira nazazü, Jauna, hen eskietara eror enadin, eta halakorik deus seküla egin eztezadan.

        Ezarzü, ene ahuan hitz egitiari, eta fermo dena, eta hürrünt ezazü eneganik mihi inganazalia.

        Enirozü sobera gogua eman ahal nihaurk unhetsi nahi eztüdan gaizari.

 

        5. Ala beita hun, eta bakezko, bestetzaz ixilik egoitia, eta gaiza ororen bardinzki ez sinhestia, eta behin entzün ükhenaz, haboro ez nekez baizik minzatzia, aphürri bere büriaren ezagüt erazitzia; berauren bihotzaren bethi ikhusle izatia.

        Eta ez hitz ororen erranari khanbiatzia, bena desiratzia, barnetiko eta kanpotiko gaizak oro, zure boronthatiaren plazer hunaren araur, egin izan ditian.

        Ala beita segür, zelüko graziaren untsa begiratzeko, gizonen aitziniala agertziari ihesi egitia! eta kanpotik pheretxü handi eman eraziren deikiela üdüri den gaizen, ez desiratzia: bena bizitzez khanbia erazirik, debozioniaren süya emaiten ahal deikienen, arranküra oso bateki txerkhatzia!

        Ala beita henitxentako gaixto izan, hen berthütia ezagütü, eta laidatü izan den, behar beno lehen!

        Ala beita hanitx profeitable izan, segretki graziaren begiratzia, bizitze hütskor huntan, zuñ dena oro, tentazione, eta gerla baizik ezpeita.

 

aurrekoa hurrengoa